Zientzia eta Ezagutza

Egitura eta funtzioak

  • Hiriaren etorkizuna definitzeko prozesuaren zuzendaritza-arloko koordinazioa.
     
  • Alkatetzak bere eremu eta eginkizunekin lotuta definitzen dituen gai estrategikoak kudeatzea eta gauzatzea, erakunde osoa barne hartuta.
     
  • Hiri-estrategiaren buru izatea: arduradunari dagokio Donostiako Plan Estrategikoa diseinatu, sustatu eta eguneratzea, tresna bizia, erabilgarria eta operatiboa dela bermatuz. Planak diagnostiko iraunkorreko metodologiak, adierazle argiak eta aginte-taula estrategikoetan oinarritutako jarraipen-sistema izan beharko ditu.
     
  • Alkatetzak koordinazio honi agindutako zeharkako proiektu estrategikoak koordinatzea: arduradunak koordinazio estrategikoa egingo du Alkatetzak definitutako lehentasunezko proiektuetan inplikatutako sail, organismo eta unitateen gainean, Zeharkako Zerbitzuen koordinatzailearekin koordinatuta. Haren eginkizuna koherentzia, gauzatze-erritmoa, proiektuen kalitatea eta etengabeko ebaluazioa bermatzea izango da.
     
  • Berrikuntza publikoa eta etengabeko hobekuntza bultzatzea Zeharkako Zerbitzuen koordinakundeari esleitu gabeko eremuetan: koordinazioak antolaketa-berrikuntzak eta politika publikoetakoak sartzea sustatuko du, Zeharkako Zerbitzuen koordinatzailearekin koordinatuta eta udal-sailekin lankidetzan, Udalaren eraginkortasuna, zerbitzuen kalitatea eta erantzuteko gaitasuna hobetzeko.
     
  • Aliantzak eta ekosistemak antolatzea: gogoeta politiko eta tekniko sistematikoa bultzatuko da Donostiako Sustapenarekin lankidetzan, Donostiarako garrantzitsuak diren joera demografiko, sozial, ekonomiko eta teknologikoei buruzko aldizkako txostenak eginez.
     
  • Komunikazio estrategikoa eta hiri-kontakizuna: koordinazio horrek Donostiako kontakizun estrategikoa lerrokatzen lagunduko du, eraldaketen zentzua herritarrei azalduz eta nortasuna eta harrotasun zibikoa indartuz.
     
  • Ordezkaritza instituzionala: arduradunak Udala ordezkatuko du foro estrategikoetan, hiri-sareetan eta hiri-berrikuntzari eta ezagutzari lotutako lankidetza instituzionaleko espazioetan.
    ​​​​​​​
  • Hiriko Gizarte Kontseilua diseinatu, definitu eta dinamizatzea, Herritarren Partaidetzarako eta Herritarren Arretarako zerbitzuarekin lankidetzan, eta gainerako eginkizunekin bat etorriz.
Zientzia eta Ezagutzaren Koordinatzailea: Agustin Erkizia Olaizola

Kontaktuko datuak

Ijentea Kalea, 1,

20003 Donostia

Telefonoak: 010 943 481 000