Lurzoru kutsatuak

Udalean hobekuntza garrantzitsuak egiten ari gara hondakinen kudeaketan eta lurzoru kutsatuen berreskurapenean.

Hondakinak

Hondakinen kudeaketa zuzenean lotuta dago baliabideak ondo erabiltzearekin, modu arduratsuan kontsumitzearekin, birziklatzearekin, klima aldaketarekin eta lurzoruaren kutsadurarekin.

Hondakinei buruzko atal honetan gai hauei buruzko informazioa aurki daiteke:

  • hondakinak prebenitzea, berrerabiltzea, birziklatzea eta kudeatzea, bai herritarrentzat, bai jarduera ekonomikoentzat
  • Udalak abian jarritako kanpainak
  • hondakinei buruzko udal-ordenantza.
  • hondakinen dokumentu gidaria
  • hirian sortutako hondakinei buruzko datuak

Lurzoru kutsatuak

Behar bezala kudeatzen ez diren hondakinek lurzorua kutsa dezakete. Hala gertatu da amiantoarekin hiriko hainbat tokitan.

Donostia.eus-eko lurzoru kutsatuei buruzko orrialdean amiantoz kutsatutako lurzoruen ikerketarekin eta kudeaketarekin lotuta Udalak egindako lanak erakusten dira.
 

Amiantoz kutsatutako lurzoruak

Hainbat arrazoi direla medio, oraindik amianto-hondarrak daude hiriko zenbait tokitan, besteak beste:

  • uralita-plakak edo -hondarrak nekazaritza-jardueretan berrerabiltzeagatik, batez ere autokontsumoko baratzeetan, azken hamarkadetan ohikoa izan den moduan
  • Inolako kontrolik gabeko ibarbide txikiak mota guztietako hondakinekin betetzeko ohituragatik. Batzuetan, zuntz-zementuzko plaken hondarrak eta material hori erabiltzen zuten lantegi eta fabriketako hondakinak agertzen dira.

Zati horiek edo amiantozko mikrofibrak dituen lurzorua manipulatzea arrisku handia izan daiteke osasunerako.

Azken urteotan, Udalak amiantoa lurzoruan detektatu den hainbat lekutan lan egin du, herritarrentzako arriskuak ezabatzeko eta lurzoruaren kalitate onaren adierazpena lortzeko:

  • Sasuategi
  • Altzako kiroldegia eta Larreseko ibarra
  • Larreseko baratzeak
  • Altzako 5. item eta 6. item lurzatiak
  • Marrus 2ko baratzeak
  • Oleta ikastetxeko lorategiak
  • Arriberri
  • Altza BHI eta alboko partzela
  • Txosten orokorrak

Sasuategi

Sasuategiko udal lurretan nekazaritza jarduerak egiteari begira, eta inguruan amiantoaren kutsadura hondarrak agertu zirenez, prebentziozko azterketa bat egitea erabaki zen, lur horretan amiantorik ote zegoen ikusteko.

Aztertutako puntu gehienek emaitza negatiboak eman zituzten, baina bat positiboa izan zen, eta, ondorioz, ikerketa zehatzagoa egin behar izan zen kaltetutako eremua mugatzeko.

Lurzorua aztertu, arriskuak ondorioztatu eta aukerak ebaluatzeko prozesu sakon baten ondoren, kutsatutako eremua zigilatu egin zen. Lurzatia landare-lurrezko geruza batez estalita geratu zen, eta horrek ahalbidetu zuen lurzorua lehen erabiltzen zen helburu bererako erabiltzen jarraitzea, hau da, herritarren aisialdirako.

Deskarga daitezkeen dokumentuak:

Altzan kiroldegi berri bat eraikitzen hasi ziren, aurrekoa zegoen leku berean. Eremu hori kutsatuta egon zitezkeen lurzoruen zerrenda batean zegoen, han Fibrocementos Vascos S.L. enpresak jardun zuelako. Gainera, inguruko ibarbidean isurketa ugari eginak ziren, eta horiek ere inbentarioan zeuden.

Indusketak egin ziren ingurumen jarraipenarekin eta laginketekin, araudia betez. Geldialdi luze baten ondoren, eta eskakizun guztiak bete ondoren, lurzatia zigilatu eta estali zen, eta kiroldegiko obrei ekin zitzaien berriro.

Horren ondorioz, gune horrek herritarren gozamenerako parke bat du orain, kiroldegi berriaren ondoan.

Deskarga daitezkeen dokumentuak:

2. eta 3. itemak:
1. itema: Altzako kiroldegia

Airearen kalitateari buruzko txostenak

Oharra: azken 2 txostenak bakarrik erakusten dira, aurreko txosten guztien emaitzak jasotzen baitituzte:

Larreseko baratzeetan amiantoa detektatu zenean, Udalak eremua mugatu eta bertan ez sartzeko neurriak hartu zituen.

Era berean, lurzoruan amiantodun materialak identifikatzeko azterketa bat egin zen, eta, hura bukatu ondoren, amianto hondakinak kendu egin ziren.

Halaber, lurzoruaren azterketa sakona egin da, eta emaitzen txostena jasotzeko zain gaude.

Deskarga daitezkeen dokumentuak:

Fibrozementuzko fabrika zaharrak eta haren zabortegiak kiroldegi berriak baino leku gehiago hartzen zuten, eta haiek sortutako kutsadura kirol zentroaren ekialdeko berdegune batzuetara ere iristen zen.

Gaur egun, zatirik handiena urbanizatuta dago (espaloiak, errepidea, eraikinak...), eta, beraz, egon daitekeen kutsadura isolatuta dago. Horregatik, ez da aparteko neurririk hartu. Hala ere, kiroldegitik gertu dauden berdegune txikiak, ikastetxea eta ekialdeko etxebizitzak aztertu ziren, eta horietan kutsadura pixka bat detektatu zen.

Hori dela eta, oinezkoentzako pasabidea hesitu zen eta handik pasatzea debekatu. Ondoren, obrak kiroldegiaren ingurura iritsi zirenean, eremu hori zigilatu egin zuten, lur azpiko kutsadura isolatzeko eta pertsonak babesteko.

Deskarga daitezkeen dokumentuak:

2015ean Marrus 2ko baratzeak inauguratu ondoren, fibrozementu zati txikiak aurkitu ziren lursail batzuetan. Horregatik, lurzoruaren kalitatea ikertzen hasi ziren.

Laginketa-kanpaina batzuen ondoren, kutsatutako eremua zehaztasunez mugatzea lortu zen, eta zigilatu egin zen; gainerako lurra, berriz, autokontsumorako baratze gisa erabili ahal izan zen.

Deskarga daitezkeen dokumentuak:

Altzako kiroldegiaren ondoan, Oleta ikastetxea dago. Bertan, amianto-hondarrak aurkitu ziren lorategi bihurtutako 4 gunetan, guztira 212 m².

Emaitzak aztertu eta lurzorua baldintza egokietan jartzeko zeuden aukerak ebaluatu ondoren, azalera horien gainean hormigoia proiektatzea erabaki zen, kutsatutako eremua zigilatzeko biderik egokiena zela iritzita.

Deskarga daitezkeen dokumentuak:

Arriberri kalean aparkaleku bat egiteko asmoa zegoen, Feliz Iranzo pasealekuaren ondoan. Obrak egin aurretik egindako bisitetako batean, amianto-hondakinak antzeman ziren inguruan. Hori dela eta, lurra aztertu zen, eta barren-barrenean zuntz-zementuaren puskak zeudela ikusi ahal izan zen.

Ondorioz, lurzoru horren kalitatea ebaluatzeko azterlan bat agindu da. Emaitzen arabera, arriskuaren analisi kuantitatiboa eta alternatiben azterketa egingo dira, lurzoruaren kalitatea hobetzeko irtenbiderik onena zein den zehazteko.

Deskarga daitezkeen dokumentuak:

Altza Bigarren Hezkuntzako Institutuko patioan zeuden 2 berdegune ikasleek baratze gisa erabil zitzaketen ebaluatzeko, ingurumen azterketa bat egin zen, eta lurzoruan amiantoa aurkitu zuten.

Litekeena kutsaduraren jatorria lurra berdintzeko betelan bat izatea, hain zuzen, 1970eko hamarkadan, Altza pasealekuaren iparraldean, institutuaren aurreko lurretan egindako eraikuntza batzuetarako egindakoa.

2021ean, berdegune osoa hormigoizko geruza batekin estali zen.

Urte horretatik aurrera, eta Eusko Jaurlaritzaren aginduz, 3 laginketa-kanpaina egin dira kutsatutako eremua zehaztasunez definitzeko.

Azterlanen balorazioa egin ondoren, eremua lehengoratzeko behar diren lanak egingo dira.

Deskarga daitezkeen dokumentuak:

Institutuaren ingurua ikertzeko lehen 2 laginketa-kanpainak eta azterlanak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren diru-laguntza bati esker egin ziren.

Lotutako dokumentuak