Webgunea berritzen ari gara!
Agian zer edo zer egongo da erabat findu gabe. Errore edo arazoren bat ikusten baduzu, mesedez, emaiguzu horren berri.
Eman akatsen berriFil d'Ariane
Kulturen Arteko Astea
Maiatzaren 21ean, Kultur Aniztasunaren Munduko Egunaren testuinguruan Donostiako udalak Kulturen Arteko Astea programatuko du urtero.
2025ean jarri du abian lehen aldiz eta gure hiriaren ezaugarri den kultura-aniztasuna ikusarazi, aitortu eta ospatzea du helburu. Aste horretan, Udalak jarduera-programa oso bat izango du herritarrek gure hirian bizi diren kultura anitzen aberastasuna gozatu, partekatu eta ezagutu ahal izan dezaten.
Programa hau Kultur Aniztasun arloan lan egiten duten elkarteekin lankidetza estuan antolatzen da, eta hauen jarduerak bildu eta ikusarazten ditu. Auzo ezberdinetako kaleetan, kulturetxetan eta bestelako guneetan, erakusketak, hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak, dantzak eta beste hainbat ekitaldi antolatzen dira.
Berdintasuna, Giza Eskubideak eta Bizikidetza
Kultur aniztasuna
Aiete Jauregia. Aiete pasealekua, 65, 20009 Donostia