Donostia Turismoa

Nor gara

Donostiako turismo iraunkorraren garapena bultzatzen laguntzen duten jarduera ekonomiko eta sozialak sustatzeaz, garatzeaz eta indartzeaz arduratzen den udal-elkartea gara.

Sozietate hori udalarena da erabat, eta sektore pribatuarekin lankidetza estuan lan egiten du. Erakundearekin elkartutako enpresaren bidez egituratzen da, eta estrategia komun bat partekatuz eta urteko kuotak emanez gauzatzen da.

Hauek dira Donostia Turismoaren helburu nagusiak:

  • Hiriko turismo-jardueraren garapen jasangarria zaintzea, norberaren nortasunari balioa emanez eta helmugarekin zerikusia duten erakundeak koordinatuz.
  • Oparotasuna sortzea hirian, herritarren ongizatea ardatz hartuta.
  • Bisitariei kalitatezko turismo esperientzia eskaintzea, benetakoa eta gogobetegarria.

Gure zerbitzuak

  • Helmuga turistikoaren kudeaketa
  • Produktu turistikoa (aisia)
  • Convention Bureau (MICE)
  • Marketina
  • Komunikazioa
  • Bisitariari informazioa ematea

Zer egiten dugu

  • Helmuga kudeatzea, hiriak erakargarria, jasangarria eta orekatua izaten jarrai dezan (bisitariak, herritarrak eta sektore turistikoa).
  • Helmuga estatuan eta nazioartean kokatzea, sustapen segmentatu baten bidez.
  • Tokiko turismo-produktuak sortzea, garatzea eta merkaturatzea.
  • Sektore profesionala eta biltzarren sektorea garatzea.
  • Bisitariari informazioa eta arreta ematea.

Horretarako, esparru-plan bat du: Donostia / San Sebastián 2023 – 2027 Turismo Jasangarriaren Plana

Nola antolatzen gara

Gure proiektu eta programak

Donostia San Sebastián Turismoa sozietatea eratu zenetik, apustu garrantzitsua egiten da Donostia sormenaren eta bikaintasunaren ardatzetan oinarritutako helmuga turistiko gisa aitortua izan dadin.

  • Kode etikoa

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren helburua honako hau da: erakunde turistiko guztiek erantzukizun sozialak, ingurumen arloko jasangarritasuna eta jasangarritasun ekonomikoa txertatzea euren eguneroko jardunean.

  • SICTED

SICTED metodologia bat da, zeinak helmuga turistiko jakin batean kalitatea kudeatzeko sistema integral bat eskaintzen baitu: espero daitezkeen emaitzak modu berri batean ulertzen ditu, arreta etengabeko hobekuntzan jartzen du eta baliabideak eta espazioa berreskuratzeko eta horiei balioa emateko jarrera du. Helmugaren kontzientzia integrala eta inplikatutako eragileen helburu komunen identifikazioa du oinarri.

2010ean, Kalitate Turistikoko Helmuga Onenaren SICTED 2010 saria jaso genuen (proiektuan parte hartu zuten 106 helmugaren artean hautatu gintuzten), gure hiriko enpresa eta zerbitzu turistikoetan kalitate turistikoa sustatzeko, bultzatzeko eta hobetzeko hartutako konpromisoaren aitortza gisa. Halaber, 2014an, Donostiak "Kalitate Kudeatzaile Onenaren SICTED 2013" saria lortu zuen.

  • Donostia San Sebastián premium

Donostia San Sebastián Premium Donostia helmuga turistiko premium gisa kokatzeko, eta produktu eta zerbitzuen eskaintza turistiko bat garatzeko lan ildo bat da, zeina bezero mota horri zuzendutako sektoreko enpresekin eramaten baita aurrera.

  • Euskadi Gastronomika

Euskadi Gastronomika Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak bultzatutako sare bat da, zeinak Euskadiko turismo gastronomikoaren eskaintzaren benetakotasuna eta bikaintasuna antolatzeko eta bermatzeko helburua baitu.

Kontaktuko datuak

Boulevard Zumardia, 8,

20003 Donostia

Helbide elektronikoa: 
 

Telefonoak:

Kontsultatuko arretarako ordutegiak.