Indarrean dagoen aurrekontua
Zure ekarpena, guztion onura
Hiri zerbitzuekin lotura duten arloek, hots, mantentze lanak, garbiketa, parkeak eta lorategiak edo hondakinen bilketarako aurrekontu-sailak %15 baino gehiago handitu dira.
Etxebizitza berriak egitearen aldeko apustua egiten duen aurrekontua da. Etxebizitza berrien eta hiri garapenen artean 26,8 milioi euroko inbertsioak egingo dira aurten.
Inor atzean ez uzteko eta behar duten hiritarrei erantzun egokiak emateko aurrekontua da. Gizarte Ekintzako aurrekontua %8,5 handitu da.

Hiriaren muina diren erakundeak
Hirian erabat errotuta dauden erakundeak ezagutuko dituzu ziurrenera. Tresna horien bitartez, donostiarrok egunero erabiltzen ditugun zerbitzuak eskaintzen ditu Udaletxeak, eta oso estimatuak dira gainera.










