Hauteskunde Orokorrak
2026ko azaroaren 29an izango dira Hauteskunde Orokorrak. Ezagutu bozkatzeko eskubideari eta prozesuari buruzko informazio guztia.
Hauteskunde prozesua zein puntutan dagoen
-
Hautesle-errolda eta hauteskunde-mahaietako kideen zozketaren emaitza*.
Hauteskunde prozesua
Hauteskunde mahaiko zozketa
-
3 titular (presidentea + 2 bokal)
-
7 ordezkari postu bakoitzeko
Zozketaren ondoren, herritarrek kontsultatu ahal izango dute mahaikide izendatu dituzten ala ez.
Titularrek zein lehenengo 2 ordezkoek dagokien jakinarazpena jasoko dute Correosen bidez.
Gainontzekoak erreserban geldituko dira.
Gogoan izan: jakinarazpena jaso ezean, ezin dela alegaziorik aurkeztu.
Hautesle erroldari buruzko kontsultak eta erreklamazioak
Kontsultak
-
Kontsultatu INEn hautesle-erroldako zure inskripzioaren xehetasun guztiak (Cl@ve ziurtagiria behar da. Gaztelania).
-
Donostia.eus webgunean kontsultatu ahal izango da 2026/10/13tik aurrera.
Erreklamazioak:
-
Hautesle-erroldako datuen aurkako online erreklamazioa INEn.
-
Udalinfoko bulegoetan aurrez aurreko erreklamazioa.
Posta bidezko botoaren eskaera
Eskaerak presentzialki egin daitezke Correoseko edozein bulegotan edo online bere webgunean.
Bozkatzeko moduei buruzko informazio gehiago (gaztelania).
Hauteskunde deialdia
Mahaikideentzako informazioa
Ordezkatzeko aukera
Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak aukera eskaintzen du hauteskunde-mahaiko kide izendatutako pertsonak ordezkatzeko, kargua betetzeak kalteak sortzen badizkie, nahiz eta legez salbuesteko baldintzak ez bete.
Ordezkoak Donostiako Hauteskunde Batzordera joan beharko du izendapena onartzera. Une horretan jasoko du izendapenaren egiaztagiria. Ez da beharrezkoa izango titularra bertaratzea.
Donostialdeko Hauteskunde Batzordea
20012 Donostia
-
Astelehena - ostirala: 09:00 - 13:00 | 14:00 - 17:00
-
Larunbata: 10:00 - 13:00
-
Astelehena - ostirala: 14:00 - 17:00
-
Larunbata: 10:00 - 13:00
Izendapenaren aurkako alegazioak: eragozpenak eta aitzakiak
Hauteskunde-mahaiko kide izendatutako pertsonek 7 eguneko epea izango dute izendapenaren jakinarazpena jasotzen dutenetik alegazioa aurkezteko. Horretarako, uko egiteko arrazoiak eta horiek egiaztatzeko dokumentuak dagokion Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari aurkeztu beharko dizkiote.
65 urte beteta dituztenek, uko egin ahal izango dute epe berean.
Donostialdeko Hauteskunde Batzordea
20012 Donostia
-
Astelehena - ostirala: 09:00 - 14:00 | 15:00 - 17:00
-
Larunbata: 10:00 - 13:00
Mahaikideentzako eskuliburuak
Intereseko informazioa
Nork bozka dezake
Azaroaren 29an egingo diren datozen Hauteskunde Orokorretan, hauteskunde-erroldan inskribatuta dauden 18 urtetik gorako espainiarrek bozkatu ahal izango dute, Espainian zein atzerrian bizi badira.
Hauteslearen dokumentu egiaztatzaileak:
- NAN
- Pasaportea
- Gidabaimena
Argazkia duten dokumentuak iraungita egon arren, bozkatzeko balio dute.
Botoa eta irisgarritasuna
Hauteskunde propaganda bidaltzea
Hautagai-zerrendetako ordezkariei boto-emaileen erroldaren kopiak ematen zaizkie, hauteskunde propaganda bidalketak postaz egin ditzaten. Hautesle zerrenda horretan dagoen edozein pertsonak kopia horietatik kentzea edo bertan sartzea eska dezake.
Kentzea eskatzen ez badu, automatikoki egongo da propaganda-bidalketetan.
Eskaera Hautesle Erroldaren Bulegoan (Jose Maria Soroa, 23), bere egoitza elektronikoan edota Udalinfo bulegoetan.
Nolanahi ere, baztertzea edozein unetan eska daiteke eta hurrengo hauteskundeetatik aurrera izango du eragina.