Bakearen Etexea
Aieteko jauregia
Bailengo Dukeek eraikina egiteko agindu zuten 1878an. Kutsu neoklasikoa du eta Adolfo Ombrecht arkitektu frantsesak egin zuela esan ohi da. Urte askotan, errege-erreginek eta nobleziako kideek bisitatu zuten jauregia, eta hainbat jabe izan zituen, harik eta 1940an, azkenik, Donostiako Udalak lursaila eta hango pabiloi guztiak erosi zituen arte.
Geroago, Franco diktadoreak uda pasatzeko erabili zuen jauregia, urte askotan, eta horrek eraikinaren garrantzia historikoa markatu zuen. Horregatik, orubearen erabileran egin den aldaketa honek sinbolismo ukaezina du, gizarte demokratikoarentzat berreskuratu baita.
Jauregiak hiru solairu eta sotoa ditu. Beheko solairuak elkarren artean komunikatuta dauden zortzi areto ditu eta birmoldaketa egin aurretik zuen itxura mantendu du.
Lehenengo solairuan logelak egon ohi ziren eta bigarrengoan zerbitzu eta otseintza. Gaur egun aldiz, lehenengoan Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeko bulegoak egongo dira eta bigarrengoan kultur etxeko tailerrak.

Ipuinen dorrea
Irudimena, abentura, zirrara, intriga, ustekabeak, beldurra, itxaropena, sormena, jolasa, poesia, samurtasuna, ilusioa, errealitatea, fantasia, elkartasuna..., horra hor Aieteko Ipuinen Dorreak eragin nadi dituen sentsazio eta sentipenetako batzuk.
Ipuina dela bide, hitzaren eta adierazpide idatziaren indarra aurkitzen da, esperientziak eta jakinduria errazago barreiatzen dira, pertsonen eta belaunaldien arteko harremanak sendotzen laguntzen eta ezberdintasun aukerari bestelako balioak eransten. Hezkuntzaren balioa gailentzen da, hainbat jatorri eta sinesmenen jabe diren txikien eta nagusien partaidetza bideraturik. Helburu ditu hurbiltzea, berdintzea, heztea, sentsibilizatzea, ilusionatzea eta dibertitzea.
Aieteko Ipuinen Dorreak giza eskubideetan nahiz elkartasunean, ezberdintasunarenganako begirunean eta antzeko balioetan hezi nahi du.

Topalekua
Adineko jendearen ekimen soziala bultzateko gunea izateaz gain, hiritar elkarte ezberdinen lana errazteko eta horiek elkartzeko gunea da.
Zerbitzuak:
- Taberna eta jatetxea
- Auzoko elkarteen eta jubilatuen egoitza (adineko jendea), +55
- Ekitaldi-aretoa
- Erabilera anitzeko aretoak
- Liburutegia eta irakurgela
Astelehenetik igandera 10:00etatik 20:00etara zabalik egongo da.
