Emakumeen kontrako indarkeria

Intereseko informazioa

Indarkeria matxistaren biktimentzako arreta zerbitzua 

Indarkeria matxista jasaten baduzu edo jasan baduzu

Deitu:

Non gaude?

Urdaneta kalea, 13,
20006 Donostia

Ordutegia: 09:00-14:00

Emakumeen aurkako indarkeria edo indarkeria sexista giza eskubideen urraketa larria da eta herritar guztiei eragiten dien eta guztien inplikazioa eskatzen duen arazoa da.

Udalean Genero Indarkeriaren Biktimei zuzendutako Arreta Zerbitzua daukagu.

Zer eskaintzen du arreta programa honek?

  • informazioa eta orientazioa
  • laguntza psikologikoa
  • berehalako harrera zentroa
  • harrera-etxebizitzak
  • larrialdietarako diru-laguntzak

Sartu puntu kritikoen mapara eta ezagutu hiriko segurtasun, irisgarritasun eta ikusgarritasun arazoak dituzten guneak, bereziki emakumeentzat eta kolektibo zaurgarrientzat.

Proiektu honen helburua da gune ez-seguruak ikusaraztea eta hobetzea, pertsona guztientzat hiri berdinzaleago eta seguruago bat sustatuz.

Gida honetan zehaztuta daude:

  • indarkeria matxista motak
  • emakumeek sufritu ditzaketen hainbat egoera ezberdin
  • indarkeria horiek jasaten ari diren emakumeei nola lagundu eta laguntza eman
  • eskuragarri dauden baliabide eta zerbitzuak

Gida modu fisikoan dago eskuragarri Emakumeen Etxean, behar duenarentzat.

Erlazionatutako dokumentuak

Erlazionatutako estekak