Neurriak Anoetako estadioan ekitaldia dagoenean
TAO, motoentzako aparkalekua, garraioa
Anoetako estadioan ekitaldiren bat dagoenean hartuko diren neurriak:
TAO
- Donostiako Udalak 5-1 Amara TAO sektoreko bertakoei 1-2 Erdialdea, 1-5 Morlans, 5-2 Loiolako Erriberak eta 5-3 Loiola sektoreetan aparkatzeko baimena emango die estadioan ekitaldiak egiten diren egunetan, Anoeta pasealekua zirkulaziorako eta aparkaleku orokorrerako erabat ixten denean
- baimen hau indarrean sartuko da ekitaldia egin aurreko eguneko 00:00etatik, ekitaldia egin eta hurrengo eguneko 23:59ak arte
- bertakoek xede-sektorean baimendutako egoiliarren baldintza berberetan aparkatu ahal izango dute
Motoak
- 220 motorrentzako aparkaleku berria prestatuko du Errondo pasealekuan (Anoeta estadioaren ondoan)
- ordutegia: 08:00etatik 00:00ak arte
- estadioan ekitaldiak egiten diren egunetan erabilgarri. Gainerako egunetan, tarte hori TAO sistemaren barruan (5-1 sektorea) mota guztietako ibilgailuak aparkatzeko erabiliko da.
Garraio publikoa eta bizikletak
Udalak gomendatzen du:
- garraio publikoa lehenestea Anoetan jokatzen diren ekitaldietara joateko:
- Dbus
- Euskotren
- Lurraldebus
- Ekialdebus
- mugikortasun aktiboko beste garraio batzuk sustatzen ditu, hala nola bizikleta. Izan ere, 250 bizikleta eta patineteentzako aparkaleku segurua eta doakoa dago partida egunetan Amara Berri ikastetxeko patioan kokatuta
2026/03/04 argitaratua