Udala hiriko hilerriak prestatzen dabil, Santu Guztien Egunerako

Polloe, Altza eta Igeldoko hilerriek garbiketa eta zaintza indartuko dituzte Santu Guztien Eguna dela eta

2026/10/28 argitaratua


Egun hauetan, Polloe, Altza eta Igeldoko udal-hilerrietan prestaketa lanetan dabiltza, azaroaren 1ean Santu Guztien Eguna dela eta beren hildakoak oroitzera hurbilduko diren milaka pertsonei harrera egiteko. Bisitak errazteko, garbiketa lanak areagotu dira eta zaintza- eta kontrol lanak egingo dira ekipamendu horien inguruan.

Ordutegiak

Udal hilerrien ohiko ordutegia:

  • 08:00etatik 20:00etara da apiriletik urrira
  • 08:00etatik 19:00etara azarotik martxora

Polloen, nitxoen eremua irekita egongo da:

  • 8:00etatik 13:30era, urriaren 27an, 28an eta 29an
  • 8:00etatik 18:00etara, urriaren 30etik azaroaren 1era

Loradendak

Landareak eta loreak erostea errazteko, salmenta postuak baimendu dira hilerrien inguruetan, Santu Guztien Egunera arte.

Garraio publikoa

Garraio publikoan joatea gomendatzen da. Hauek dira hilerrietara doazen Dbus lineak:

  • Polloe: 9., 24., 27., 41. eta 42. lineak
  • Altza: 13., 24., 27., 31. eta 38. lineak
  • Igeldo: 16. linea

Ordutegiak eta maiztasunak www.dbus.eus webgunean kontsulta daitezke.

Bisitak egiteko gomendioak

Santu Guztien Egunean bertan jende-pilaketak saihestu nahi dituztenei gomendatzen zaie aurreko edo ondorengo egunetan joatea hilerrietara. Halaber, trafiko-arazoak saihesteko, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da, eta kontu handiz ibiltzea nitxoak, panteoiak eta hilobiak garbitzeko lanetan.

Polloek panteoiak garbitzeko zerbitzua du, adinekoentzat edo lan horiek segurtasunez egiteko zailtasunak dituztenentzat bereziki aproposa dena. Nolanahi ere, bisitari guztiei gomendatzen zaie kontu handiz ibiltzea hilobiak garbitzean erorikoak eta bestelako istripuak saihesteko.

Iñigo García Hiri Mantentzeko zinegotziak azpimarratu du garrantzitsua dela espazio horiek prestatzea, Donostiako familia askorentzat bereziki esanguratsua baita egun hori. “Egun horietan gure hilerrietara hurbiltzen direnek bisita lasaitasunez eta baldintzarik onenetan egin ahal izatea nahi dugu. Horregatik, ohiko mantentze- eta garbiketa-lanez gain, arreta berezia eskaini diegu sarbideei eta bisitarien segurtasunari”, adierazi du.

Hilerrien kontaktua eta nola iritsi

Mezak

Bi meza egingo dira:

  • azaroaren 1ean, igandean, Domu Santuen eguna dela-eta, Polloe kaperan, 13:15ean
  • azaroaren 2an, astelehenean, Hildakoen Egunean, meza ospatuko da Altzako hilerrian, 12:00etan beilatokiaren ondoan

Jarduerak

  • “Heriotzari bizia ematen VII Jaialdia: Heriotza garrantsitzua delako” lelopean hainbat jarduera antolatu dira. Elkarrizketa guneak sortu nahi dira, heriotzari buruz eta prozesu horrek dakarrenari buruz, beldurrik gabe hitz egiteko, aske eta eroso sentituz urriaren 30etik azaroaren 7ra: Death Kafeak, Hil aurretik nahi dut... horma, Aurretiazko Borondateen Dokumentua sinatzeko eta hausnarketarako tallerrak eta Polloe hilerrian omenaldi musikalak.
  • azaroaren 1ean, 19:45ean, 'Polloeren sekretuak, Arimen Eguneko irteera berezia' antolatuko da: gaueko bisita bat izango da, data horiei lotutako tradizioak jorratzen dituen kultura-ibilbide gidatu bat: informazioa eta erreserbak