Laguntza ekonomikoak: Errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzak
- Kanpoko errotulazioa: Merkataritza, ostalaritza eta beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzten establezimenduen kanpoko errotulazioa euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzea.
- Barruko errotulazioa: Aipatutako establezimenduen barruko errotulazioa euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzea.
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Fakturaren originala eta ordainketaren egiaztagiria.
- Elementua jarrita dagoela frogatzen duen argazkia; elementu bat baino gehiago denean, guztiena aurkeztu behar da, hau da, establezimenduaren kanpoko errotulazio osoaren argazkia aurkeztu behar da.
- Zergak Euskadin ordaintzen ez baditu, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak erantsi beharko ditu.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Hilabete bat
Legezko epea: 6 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Oinarriak argitaratu
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratu
- Dokumentazioko akatsak zuzendu, hala badagokio
- Behin betiko ebazpen proposamena egin (Zinegotzigoak sinatu behar du)
- Diru laguntza eman edo ukatu izanaren jakinarazpena bidali
- Diru laguntzaren zenbatekoa ordaindu
Izapideen arduraduna
Araudia
Bestelako informazioa
- Dirulaguntza jaso ahal izateko, lagundutako kanpo errotulua edo barruko hizkuntza paisaia zuzen idatzita egongo dira, hau da, ez du akats gramatikalik edo ortografikorik izango.
- Izen propio, toponimo, akronimo eta abizenak soilik adierazten dituzten errotuluek eta gainerako elementuek ez dute diru-laguntzarik jasoko. Behin-behineko pankartek ere ez dute diru-laguntzarik jasoko, establezimenduaren errotuluak egonkorra izan behar du eta.
- Eskatzaileak Udalaren kontrol eta egiaztapen lanak erraztu beharko ditu.
- Bi hizkuntza ofizialak erabiltzen direnean, euskararen presentzia, gutxienez gaztelaniaren parekoa izango da diru-laguntza jaso ahal izateko. Testuak zutabeka daudenean, euskara ezkerrekoan jarriko da. Era berean, bi orritan bereizita daudenean, eskuineko orria euskararentzat eta ezkerrekoa gaztelaniarentzat edo beste hizkuntza batentzat izango da.
- Bi hizkuntza ofizialak erabiltzen direnean errotuluan, euskararen presentzia gutxienez gaztelaniaren parekoa izango da. Bestalde, orri berean hizkuntza ofizialak ez ezik, beste hizkuntza batzuk ere daudenean eta batera ez doazenean, edukiak osorik eta jarraian joango dira hizkuntza bakoitzean honako hurrenkeran: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.
- Euskara hutsez egindako errotuluarengatik dirulaguntza ematen denean, kontuan izango da establezimenduaren kanpo errotulazio osoa. Beste errotulu bat edo gehiago badu euskara ez den beste hizkuntza batean, kanpo errotulazio osoan euskarak duen presentzia aztertuko da eta horren arabera emango da diru-laguntza.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.