Laguntza ekonomikoak: Enpresa eta pertsona ekintzaileentzako laguntzak
- enpresa berrien sorrera sustatzeko
- enpresa proiektu berritzaileak bultzatzeko.
- egokitze eta eraldatze aldian diren enpresei eta sektoreei laguntzea.
- lan-munduan sartzen laguntzea lanik gabe direnei
Laguntza ekonomikoak ikusi hemen
Norentzat
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Laguntza ekonomiko bakoitzaren oinarrietan adierazitako dokumentazio administratiboa eta teknikoa.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 2 hilabete
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Eskaera erregistratzea eta dokumentuak aurkeztea
- Beharrezkoa izanez gero, zuzenketak egitea
- Betebehar administratibo eta teknikoak betetzen direla egiaztatzea
- Laguntza emateko edo ukatzeko ebazpena
- Interesdunei jakinaraztea
- Laguntza justifikatzea (ordainketa1 edo 2, deialdiaren arabera)
- Justifikazio betebeharrak bete direla egiaztatzea
- Ebazpena, eta laguntza eman izanaren behin betiko jakinarazpena, benetako zenbateko justifikatua zein den adieraziz
- Hasierako justifikazioari dagokion zenbatekoa ordaintzea
Izapideen arduraduna
Datuen babesa
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.