Hobariak eta Salbuespenak Udal Zergen Gainean
Hobaria izango dute:
- Familia ugariek
- Aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatuta dituzten etxebizitzak
- Beste kasu batzuk OHZri buruzko ordenantza fiskalean jasotakoak (ikusi indarrean dagoen ordenantza)
Ibilgailuen Zerga
Hobaria izango dute:
- Ibilgailu historikoak eta gutxienez 30 urteko antzinatasuna dutenak
- Motor elektrikoko ibilgailua edo ibilgailu hibridoa
- Gas ibilgailuak
- Familia ugaria
Desgaitasunagatiko salbuespena honako kasu hauetan aplikatuko da:
- Minusbaliotasun-maila % 65etik aurrera eta 14 Cv baino gutxiagoko ibilgailua.
- % 33 eta % 65 bitarteko desgaitasun maila, % 25eko edo gehiagoko mugikortasun-murrizketa eta 14 Cv baino gutxiagoko ibilgailua.
- % 65eko edo gehiagoko ezgaitasun-maila duen pertsonaren bat guraso-ahala, tutoretza edo kuradoretza dela-eta bere kargura duela egiaztatzen duten titularren ibilgailuak.
- Mugikortasun murrizketa % 75 edo altuagoa den kasuetan, ez da 14 zaldi fiskalen muga aplikatuko, baldin eta ibilgailua gurpil-aulkiarekin erabiltzeko egokituta badago.
Hasierako hobaria edo salbuespena eragin zuten inguruabarrak aldatzen badira eskaera berri bat egin behar da.
Eskabidea egin eta hurrengo zergaldian izango dituzte ondorioak.
Norentzat
Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Hilabete bat
Legezko epea: 6 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
- Baiespena edo ezespena ebaztea.
- Interesdunei jakinaraztea.
- Datu basean erregistratzea.
Izapideen arduraduna
Araudia
2/2005 Foru Araua, martxoaren 8koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorra
12/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa
14/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzkoa
Bestelako informazioa
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.