Hilerriak: hondarrak eta gorpuak lekualdatzea
Lekualdatzeak 2 arrazoi direla-eta gertatzen dira:
- Aldi baterako hilobietan (haustegiak, nitxoak eta hobiak) egoteko epea bete dela eta. Pertsona titularrak hilobiko egonaldia luzatu nahi ez duenean eta familiakoaren hondarrak berreskuratu nahi dituenean gertatzen da.
- Hilobiaren titularrek eskatuta, kaperen eta panteoien kasuan.
Norentzat
- Panteoia: lurpetik atera eta lurperatu behar diren hilobien titularrek.
- Nitxoa, Hobia, Kolunbarioa edo Haustegia: ehorzteko egunean lurperatze dokumentua sinatu zuen familiakoak.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Hondarrak beste hilerri batera lekualdatu behar direnean, Osasun Lurralde Ordezkaritzaren baimena behar da.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Hilabete bat
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Eskabidea erregistratzea.
- Polloek eskabidea balioestea.
- Lurretik ateratzeko eta lurperatzeko baimena hilobiaren titularrak sinatzea eta, hala dagokionean, Osasun Sailaren dokumentua aurkeztea.
- Data zehaztea.
- Lana egitea.
- Faktura ematea eta ordaintzea.
Araudia
Bestelako informazioa
- E-mail: polloe@donostia.eus
- Web: www.polloe.eus
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
- Polloe Plaza 2
- Telefonoa 943 48 35 40