Herri-galdeketa

Udalaren eskumeneko gai bati buruzko herri kontsulta bat bultzatzea, herritarrentzat garrantzi handikoa dena, Tokiko Ogasunari dagozkion gaiei buruzkoak izan ezik.
Herri kontsulta egin ahal izateko, Udalbatzak gehiengo osoz adostuta egon behar du.

Norentzat

Kontsultaren sustatzaileak 3 izango dira gutxienez, Donostiako bizilagunak eta adinez nagusiak, udal hauteskundeetan botoa emateko eskubidea dutenak.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Eskabide orrian adierazteko:
  • kontsultara eramango den galderaren nahiz galderen testu osoa.
  • Kontsulta egiteko dauden argudioak.
  • Batzorde sustatzailea osatzen duten kideen izen-abizenak, beren datu pertsonalak eta sinadurak adierazita.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidearen eta dokumentazioaren erregistroa
  2. Idazkaritzaren txostenaren ondoren, baldintzak betetzen direla egiaztatuko du Partaidetza Zerbitzuak
  3. Sinadura orri baliozkotuak aurkeztea
  4. Sinadurak biltzea
  5. Batzorde sustatzaileak kontsultaren deialdia egiteko eskabidea
  6. Idazkaritzak sinadurak begiratzea eta baliozkotzea
  7. 30 eguneko gehieneko epean, Kontsulten Organo Izapidegilearen, Gizarte Kontseiluaren, Idazkaritzaren, Kontuhartzailetzaren eta eragina jasotako eremuaren txostenak
  8. Kontsulta onartzeko proposamena Udalbatzari
  9. Udalbatzaren ebazpena
  10. Nazioaren Gobernuko baimenaren nahitaezko eskabidea
  11. Kontrol batzordea sortzea
  12. Herri kontsultan interesdun gisa parte hartzeko egiaztagiri eskabidearen erregistroa
  13. Informazio kanpaina
  14. Bozketa prozesua: bozketa, botoen kontaketa eta emaitzaren jakinarazpena
  15. Kontsultaren emaitzak gobernuaren ekintzan izango duen eragina adieraziko du organo eskumendunak

Izapideen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritza Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Baliozkotutako sinadura orriak aurkezten direnean Donostian erroldatuta dauden 18 urtetik gorako pertsonen %8 behar da gutxienez.
Herri kontsulta batean bozkatzeko eskubidea duten pertsonak
Oro har, herri kontsultetan parte hartzeko eskubidea izango dute bozketa hasteko unean 18 urteak beteak dituzten eta Alkatetzak deitutako deialdiaren unean udalerrian erroldatuta dauden pertsona fisikoek.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Herritarrek udal-gaietan duten parte-hartzeari buruzko informazio pertsonala kudeatzea, aurrez aurre zein online. Kontseiluetan parte hartzea ere sartzen da.

Gordetzeko epeak

Kontserbazio iraunkorra

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, Interes publikoa edo esleitutako botere publikoen egikaritza: - Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen,Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 69 eta hurrengo artikuluak - Apirilaren 7ko 2/2016ko Legearen, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.32)artikulua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Dokumentuak

Eskaera