Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko gazte epaimahaiko kide izatea

Donostian urtero ospatzen den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean aurkezten diren film laburren epaimahai izatea. Edizio bakoitzean 150 plaza eskaintzen dira.

Partaideek, film laburren proiekzioetara joateaz gain, Zinemaldiko filmak ikustera joateko bi abonamendu, katalogo ofiziala eta ekitaldiari buruzko informazio interesgarria jasotzen dute.

Informazio gehiago

Norentzat

  • Zinemaldia hasten denean, 18 eta 30 urte artean izan behar dira (lehentasuna izango dute Donostian erroldatutako pertsonek).
  • Lehiaketara aurkeztutako fantasiazko eta beldurrezko film laburrak proiektatzen dituzten egun batean joan behar dute, eta botoa eman.
  • Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea amaitu ostean, Gazte Epaimahaiko bi kidek “Film laburrik onenaren Gazte Saria” ematera joan beharko dute, film labur irabazleak zein diren esaten den prentsaurrekora.

Noiz eskatu

2023/09/24 - 2023/10/13

Tramitea epez kanpo dago.

Beharrezko agiriak

Ez da agiririk behar, proiekzioen egunean akreditazioa jasotzeko, norberaren identifikazio agiri bat aurkeztu behar da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 7 egun

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Plazak zozketa bidez esleitzen dira. Gutxi gorabehera, 20 eguneko epea dago eskaera egiteko, eta zozketa egin ondoren, hemen kontsultatu daitezke emaitzak. Plazarik esleitu ez zaien pertsonekin itxaron zerrenda bat egiten da, norbaitek plazari uko eginez gero erabiltzeko.

Prozeduraren urratsak

1- Izena ematea webguneko formularioaren bitartez, adierazitako epeen barruan.
2- Plazen zozketa egitea.
3- Zozketako emaitzak webgunean argitaratzea, eta itxaron zerrenda egitea.
4- Hautatutako pertsonek Zinemaldira joango direla baieztatzea, webgunearen bitartez.
5- Proiekzioetara joatea eta botoa ematea.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua

Araudia

Gazteriako araudia

Bestelako informazioa

Hautatutako pertsonek baieztatu egin behar dute proiekziora joango direla; bestela, epaimahaitik kanpo geldituko dira eta itxaron zerrendako pertsonak hartuko dira aintzat.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Ikastaro, kurso eta bestelako jarduerekin loturiko informazio pertsonalaren eta horietan izen emateari lotutako datu pertsonalen kudeaketa.

Gordetzeko epeak

Datu pertsonalak Donostiako Udal Artxiboko araudian zehaztutakoaren arabera gordeko dira eta, betiere, tratamenduarekin erlazionatuta egon daitezkeen arau-hausteen preskripzio epeen arabera. ZEHAZTEKO

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, Interes publikoa edo esleitutako botere publikoen egikaritza: -DBEOren 9.2.a) artikulua, Interesdunaren berariazko baimena. -DBEOren 9.2.a) artikulua, legezko ordezkariaren adostasuna. -DBEOren 6.1.a) artikulua, adintxikikoaren ordezkari legalaren adostasuna. -2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeena, 15 artikulua. -2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeena, 17.1.28) eta 36) artikuluak. -2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeena, 17.1.27) artikulua. -2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeena, 17.1.37) artikulua. -26/2015 Legea, uztailaren 28koa, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duena.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epez kanpo
Telematikoa

Tramitea hasi