Etxebizitza pribatu hutsa alokatzeko eskaera (Alokabide)

Etxegintzak, Alokabide programaren bitartez, etxebizitza pribatu hutsak alokatzea sustatzen du. Merkatuko prezioak baino merkeago etxebizitza bat alokatu nahi dutenen eta etxea alokatzeko jarri nahi dutenen arteko harremanak bultzatzen ditu, maizterrei zenbait abantaila emanez.
Eskuragai dauden etxebizitzen artean maizterren beharretara egokitzen dena bilatzeaz arduratzen da erakundea, etxebizitzaren ezaugarriak eta prezioa kontuan hartuta.
Etxebizitza alokatu ostean, erakundea arduratzen da kontratua formalizatzeko lanak egiteaz, baita jabearen eta maizterren arteko geroko bitartekaritzaz ere. Kontratuaren iraunaldian sor daitezkeen gorabehera orotan lehen hizketakidea eta bitartekaria izango da.

Argibide gehiago

Norentzat

InteresdunakDonostian erroldatutako pertsonak edo egoitza soziala Donostian duen pertsona juridikoak (enpresak etab.).

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

  • Kontratua sinatu aurretik aurkeztu beharreko agiriak:
  • Lan kontratu finkoa badu eta abalik behar ez badu:
    • NANa edo identifikazio agiria.
    • Lan kontratu finkoa
    • Azken hiru nominak
    • Banku kontuaren nazioarteko zenbakia (IBAN)
  • Lan kontratu finkorik ez badu eta hirugarren baten abala behar badu:
    • Maizter izango denaren NANa edo identifikazio agiria
    • Abal emailearen NANa edo identifikazio agiria
    • Abal emailearen higiezinaren informazio orri soila, jabetza erregistroak emana; bestela, lan kontratu finkoa eta azken hiru nominak.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 2 egun

Legezko epea: Ez dagokio

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Webgunearen bidez egindako etxebizitza eskaerak berehala erregistratzen dira.
Erakundeak, programa informatiko baten bidez, eskuragarri dauden etxebizitzak esleitzen dizkie maizterrei, alderdi hauek kontuan hartuta: antzinatasuna, ordaindu dezaketen errenta, eta eskatutako etxebizitzaren ezaugarriak. Esleitzeko epea, berriz, arestian aipatutako baldintzen araberakoa izango da.

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea
  2. Alokabiden etxebizitza eskatzaile gisa izen ematea
  3. Eskatzailearen beharren araberako etxebizitza alokairuan hartzeko hautatzea
  4. Etxebizitza ikusteko hitzordua jartzea eta 24 orduko epea ematea erantzuteko
  5. Interesdunak etxebizitza onartzea
  6. Dokumentuak aurkeztea
  7. Etxegintzak egiaztatzea baldintzak betetzen direla
  8. Jabeak eta maizterrak errentamendu kontratua sinatzea, baita abala ere, hala badagokio
  9. Giltzak ematea
  10. Jabeari fidantza ematea

Araudia

Bestelako informazioa

Kontratuaren iraunaldiko urte bakoitzean errentak izango duen aldaketa jakinarazten zaie errentatzaileei eta maizterrei. Halaber, maizterrari eskatzen zaio haren egoeran aldaketaren bat gertatu den jakinarazteko, eta azken hiru nominak eta abal emaileak berme gisa jarritako higiezinaren informazio ohar soila aurkezteko, errenten asegurua eta arrisku anitzeko etxe asegurua berritze aldera
Kontratua amaitu baino bi hilabete lehenago, errentatzaileari eta maizterrari eskatzen zaie kontratua luzatzea ala amaitzea nahi duten adierazteko. Amaitzea erabakiz gero, etxebizitza ikuskatzen da, detektatutako akatsak konpontzeko proposamena egiten da, halakorik balego, eta azkenik, dagokion fidantza likidatzen da.
Eskabideek lau urteko iraunaldia dute. Epe hori igaro ostean, eskatzaileak eguneratzen ez badu, baja ematen zaio ofizioz.

Ohiko galderak

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Etxebizitza libre hutsen alokairuak kudeatzea.

Gordetzeko epeak

Tratamenduaren objektu diren datu pertsonalak jaso ziren helburua betetzeko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira. Horrez gain, tratamendutik edo horren helburuetatik ondorioztatu daitezkeen erantzukizun posibleak zehazteko kontserbatuko dira.

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza: DBEOren 6.1.e) art. Funtsezko interes publikoa: DBEOren 9.2.g) artikulua 3/2015 Legea, ekainaren 18Koa, Etxebizitzarena. Adostasuna datuak komunikatzeko: DBEOren 9.2.a) artikulua

Hartzaileak

Notariotzak (obren, kalteen eta konponketen egiaztapena)

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
San Martzial, 2
Dokumentuak

Eskabidea