Eskola umeen bisitak Suhiltzaile Parkera

Eskola umeek Suhiltzaile Parkeko Zerbitzuaren eta instalazioen oinarrizko alderdiak ezagutzeko egiten dituzten bisitak kudeatzea

Norentzat

  • Zortzi urtetik gorako eskola umeen taldeak
  • Taldeak 20 lagunekoak izango dira gehienez
  • Arduradun bat izango da 10 adingabeko, eta haren ardura izango da taldea batuta edukitzea eta antolaketan laguntzea
  • Bisitak ikasturtean zehar egingo dira
  • Bisita bat egingo da asteko gehienez ere, asteartetan edo ostegunetan
  • Zerbitzuko langileek emandako argibideei jarraituko zaie beti

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Aste bat

Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidearen erregistroa
  2. Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak eskabidea aztertzea
  3. Zerbitzuak bisita baieztatzea edo ukatzea, eta baieztatuz gero, data jakinaraztea
  4. Bisitaldia
  5. Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak jardueraren ebaluazioa egitea

Izapideen arduraduna

Departamentua: Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamenduak Zuzendaritza

Bestelako informazioa

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Zerbitzuaren oinarrizko jarduerak eta instalakuntzak ezagutzeko eskola-taldeen suhiltzaileen parkerako bisita eskaera.

Gordetzeko epeak

Datu pertsonalak Donostiako Udal Artxiboko araudian zehaztutakoaren arabera gordeko dira eta, betiere, tratamenduarekin erlazionatuta egon daitezkeen arau-hausteen preskripzio epeen arabera.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, interes publikoa edo esleitutako botere publikoen egikaritza: -7/1985 Legearen, apirilaren 2koa, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 25.2.f) artikulua. -2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.1) artikulua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala

Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zuzendaritza
Otxoki Pasealekua, 100

Beste batzuk
Emaila: suhiltzaileak@donostia.eus
Dokumentuak

Eskaera