Eraikinen aurri deklarazioa
Aurriak Administrazioaren bidez ofizioz abiaraz daitezke (udal zerbitzu teknikoen txosten baten ondorioz), edo interesdunak hala eskaturik.
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Hala badagokio, ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua
- Aurri-deklarazioa justifikatzeko txostena
- Eranskina higiezinaren gaineko eskubideen titularren zerrenda
Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Aldagarria
Legezko epea: Aldagarria
Isiltasunaren zentzua: Aldagarria
Ezin da epe estimaturik ezarri dagoen kasuistika zabala dela eta; edonola ere, epeak laburragoak izango dira kasu larri eta presazkoenetan. 2187/1978 Errege Dekretuaren, Hirigintza Diziplinaren Araudiaren, 19. artikuluan eta ondorengoetan erregulatutako aurri prozedurari lotzen zaio.Prozeduraren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea edo txosten teknikoa igortzea (ofiziokoa bada)
- Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea
- Txosten tekniko edo juridikoa
- Aurri espedientea abiaraztea
- Pertsona interesdunei jakinaraztea
- Ikuskapenaren bisita eta txostena osatzea
- Pertsona interesdunei entzuteko izapidea
- Perituaren txostena igortzea
- Alegazioak egiteko epea irekitzea
- Aurri egoeraren deklarazioa, edo aurri egoera ezarena.
Izapideen arduraduna
Araudia
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.