Bide publikoa jarduerekin eta ekitaldiekin okupatzeko baimena
Jarduera txikiak:
- Emanaldi txikiak kalean eta ostalaritzako terrazetan: musika, antzerkia...
- Erakusmahaiak, informazio mahaiak, bazkide berriak erakartzea...
- Grabazioak, erreportajeak, prentsaurrekoak....
- Manifestazioak, kontzentrazioak..
- Bisita turistiko gidatuak
Jarduera handiak:
- Ferialak (zaldiko-maldiko, puzgarriak...)
- Karpak, eszenatokiak...
- Salmenta-postuak, ibilgailuak, txosnak...
- Kirol probak
- Beste batzuk: herri bazkariak, musika...
| Informazioa: dokumentazio osagarria
nola bidali eskabidea egin ondoren, dokumentazioa erantsi behar baduzu, izapide honen bidez egin: Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati |
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Planoa (behar bada)
- Ekintzari lotutako bestelako premien azalpena (aparkaleku erreserba, ibilgailua...).
Beste jarduerak:
- Jardueren programa (baldin badago).
- Jardueraren planoa: kokapena, elementuen banaketa, etab.
- Bide publikoan eginiko jarduerak estaltzen dituen erantzukizun zibileko aseguruaren kontratazioa egiaztatzeko agiri eredu normalizatua.
- Dosierra: bete eta eskabide honekin batera aurkeztu. Era berean, eskatutako jardueraren arabera aurkeztu beharreko agiriak ere aurkeztu.
Kalean egiten diren musika, antzerki emanaldien kasuan ez da dokumentaziorik aurkeztu behar.
- Oharra: Teknikariek hala irizten badute, dokumentazio gehiago eska daiteke.
- Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Udal jabari publikoa erabiltzeari dagozkion tasak
**2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina
Tasa: 3,79 €/m²/eguneko edo kalearen kategoriaren araberakoa (okupazio motaren
arabera).
Fidantza, kasu jakin batzuetan soilik (beharrezkoa denean eskatu egingo da).
Prozeduraren urratsak
- Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
- Dokumentazioan zuzenketak egitea, hala badagokio.
- Txosten teknikoak.
- Baimena ematea edo ez ematea ebaztea.
- Fidantzaren gordailua egitea. Fidantza jarri behar bada: zenbatekoa jakinaraziko da eta ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.
- Baimenaren jakinarazpena egingo zaie pertsona interesdunari, Udaltzaingoari eta Likidazioen bulegoari, tasaren ordainketa bidaltzeko (ondorengo ordainketa dagokion kasuetan).
- Tasaren likidazioa, tasa likidatu behar bada.
- Fidantza ofizioz itzuliko da, hala badagokio
Kalean egiten diren musika, antzerki emanaldien kasuan, formularioa bete behar da bakarrik eta baimena momentuan jasotzen da.
Araudia
20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzekoa
Jabari eta erabilera publikoko espazioen okupazioak arautzeko udal ordenantza
10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena
Bestelako informazioa
- Uztailaren 15eko 9/1983 Lege Organikoa, Bilera Eskubidea Arautzekoa, betez, 20 pertsona baino gehiagoko bilera aurreikusten bada, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailari eskatu behar zaio baimena.
- Ingurumen Ministerioaren Kosta Zerbitzuaren eskuduntzapeko itsas-lehorreko jabari publikoa okupatzeko, pertsona interesdunak erakunde horren baimena izan behar du.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.