Bazterketa-egoeran dauden pertsonentzako eguneko arreta-zerbitzua (Villa Salia)

Donostian bizi diren etxerik gabeko pertsonentzako eguneko arreta-zerbitzua da.

Eguneko zentroa leku fisiko bat da, eta hara joan daitezke zehazten diren etxerik gabeko pertsonak. Pertsona horien bizi-kalitatea eta autonomia pertsonala eta soziala hobetu, eta, ahal den neurrian, gizarte-bazterketa egoera arintzera bideratuta dago. Informazio, bitartekaritza, bitartekotza eta esku-hartze sozioedukatibo eta psikosozialeko zerbitzu batzuk eskaintzen dira; eta baita prestazio osagarri batzuk ere, oinarrizko premiak betetzeko, erabiltzaileei egunean babesleku bat, garbitzeko eta jateko leku baliabide bat emanda.
Baliabide hau egunero izaten da irekita, baita asteburuetan eta jaiegunetan ere.

Jarduera-eremuak
  • Lokala: jarduerak egin ohi diren lekua.
  • Kalea: etxerik gabe, kalean bizi diren pertsonak ikusi, haiengana hurbildu eta eskura dituzten baliabideen berri ematen die zerbitzuan lan egiten duten profesionalek pertsona horiei.
  • Gune komunitarioak: pertsona baten edo talde baten intereseko jarduerak eskaintzeko erabiltzen dira ekipamendu komunitarioak.

Ordutegia
  • Astelehenetik larunbatera: 9:30etik 17:00etara.
  • Igandetan: 12:00etatik 14:30era.

Helbidea

Jaialai 17

Norentzat

  • Bazterketa-egoeran dauden pertsonak.
  • 18 urte baino gehiago izatea.
  • Dagokion preskripzio teknikoa eduki. Zerbitzura ez da zuzenean sartzen; Donostiako Gizarte Zerbitzuetara jo behar da aurrena eta haiek kasu egin behar dute.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Hasiera batean, ez da inolako agiririk aurkeztu behar. Beharrezkoa bada, Gizarte Zerbitzuek adieraziko dute zer aurkeztu behar den.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa.

Prozeduraren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuetako langileek harrera egiten diote pertsonari.
  2. Zerbitzuaren preskripzio teknikoa egingo dute hango profesionalek.
  3. Lekua izaten denean, eguneko arreta-zerbitzua pertsonarekin harremanetan jartzea, pertsona hori hara joan dadin.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Gizarte-zerbitzuak diagnostikatzeko eta emateko beharrezkoa den informazio pertsonala, familiakoa eta soziala kudeatzea, etxebizitza babestuak eta larrialdikoak, laguntzak eta zentroak barne. Genero-politikak kanpo uzten dira, GENERO-POLITIKA tratatzeko jarduerari dagozkiolako

Gordetzeko epeak

Bulegoko artxiboaren erabateko ezabatzea 5 urte. Donostiako Udaleko Gobernu Batzarrak hartutako akordioetan jasotzen diren laguntzen zerrendak kontserbatu. 036 Kodea (gizarte-larrialdietarako laguntzen espedientea). Herri Administrazioko Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASED, 232/2000 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta EAEko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituena) onartu dituen dokumentuetako ebaluazioen taulen proposamena.

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) art.: - 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. - 14/2022 Legea, abenduaren 22koa, Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemarena. - 4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzkoa. - 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta Mendekotasun-egoeran dauden Pertsonak Zaintzeari buruzkoa.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Presentziala

Telefonoz
Villa Salia: 943 46 79 67