Animalia izurrien jakinarazpenak

Jakinarazi egin behar da honako animalia hauen izurririk bada:
  • Arratoiak, labezomorroak eta beste intsektu batzuk, SOILIK eremu publikoetan badaude (kale, plaza, parke edo udalaren lorategietan, etab.).
  • Asiako liztorrak: Asiako liztorraren habien berri eman behar da, egon bide publikoan edo jabetza pribatuan, suhiltzaileek ken ditzaten. Irisgarritasun arazoak direla eta, litekeena da bakarren bat kendu ezin izana.
  • Usoak: Hiriko uso populazioaren kontrol higieniko sanitarioa. Jarduketaren helburua ez da uso populazioak desagerraraztea, horiek eragindako eragozpenak eta kalteak murriztea baizik. Normalean, Udalak soilik bide publikoetan jarduten du, ez jabetza partikularretan edo auzo komunitateetan. Auzo komunitateek edo hegaztiak bizi diren lokalaren edo etxebizitzaren jabeek beren kabuz konpondu behar dituzte usoen habien ondorioz sortutako arazoak, usoak teilatuetan edo erlaitzetan egotearen ondorioz sortutakoak, zirinek eragindakoak, etab. Usoek eragindako osasungaiztasun egoera lokal edo etxebizitza huts batean sortu bada, udalak haren jabeari eska diezaioke hura garbitzea eta habiak kentzea, baita usoak han pausatzeko disuasio neurriak jartzea ere.
  • Hiriko intsektuak eta/edo izurriak identifikatzea: etxebizitzetan ageri diren intsektuak identifikatzeko aukera eskaintzen da izurriei aurrea hartzeko, eta aholkuak ematen dira hartu beharreko neurriei buruz.

Norentzat

Heritarrak oro harBizitokia Donostian izatea

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Ez da dokumenturik behar. Aski da honako datu hauek ematea: izena, abizenak, helbidea eta telefono zenbakia.
Espezie bat identifikatzea nahi bada, intsektu bat eman behar da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Jakinarazpena jasotzea.
  2. Datuak eta kokapen zehatza egiaztatzen dira.
  3. Enpresa arduradunari edo suhiltzaileei deitzen zaie, tratamendua egin edo habia ken dezaten, zer dagokion.
  4. Arazoa larria bada, teknikariek kasua aztertzen dute; ikuskatze bat egiten da, eta, harekin, egoeraren diagnostikoa, jarduketa programa eta, beharrezkoa bada, ebakuazioa.
  5. Jakinarazpena erleei buruzkoa bada, erlezainekin harremanetan jartzen gara, interesa badute, jaso ditzaten.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Osasun eta Ingurumeneko Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal-erregistroa eta animalien gainerako udal-erregistroak kudeatzea eta kontrolatzea, jabeei eta Animalien Udal Aterpetxeak eskaintzen dituen zerbitzuen erabiltzaileei buruzko datuak barne. Kanpoan geratzen dira arlo hau arautzen duen araudia ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak eta zehapenak, TJEri baitagozkio. ZEHAPEN-PROZEDURAK.

Gordetzeko epeak

Kontserbazio iraunkorra

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) artikulua: - Ekainaren 1eko 101/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoa. - Abenduaren 23ko 50/1999 Legea, arriskutsu izan daitezkeen animaliak edukitzearen araubide juridikoari buruzkoa - Martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretua, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatzen duena - 9/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, etxeko animaliak babesteari buruzkoa - 1/2023 Legea, martxoaren 16koa, Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzkoa

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala

Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Asiako liztorrak: Mandasko Dukea pasealekua., 66
  • Beste izurriak: Mandasko Dukea pasealekua., 12.
  • Ordutegia: 09:00 - 14:00

Telefonoz
Udal!nfo telefonoak



Liztor habiaren bat ikusiz gero zuzenean 112, 092 edo 943 483 878 (09:-14:00) telefonoetara dei dezakezu

Beste batzuk
udala_osasuna@donostia.eus
Dokumentuak

Eskaera