Adingabeen arrisku nahiz babesgabetasuneko egoeren jakinarazpena

Gizarte Zerbitzuei adingabeen balizko arrisku eta babesgabetasuneko egoerak jakinaraztea. Adingabeen babesgabetasuneko jakinarazpenen aurrean, Udalaren Gizarte Zerbitzuek adingabeen arrisku eta babesgabetasuneko egoerarik ematen den edo ez eta haien larritasuna baloratzen dute, eta hala badagokio, egoerari ondoen egokitzen zaion esku hartzea egiten dute. Egoera horien lehen balorazioa egiteko, arrisku eta babesgabetasuneko egoeren larritasuna baliosteko tresna erabiltzen da.

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Osasun-zerbitzuetako, ikastetxeetako et zerbitzu publikoetako profesionalek "Eranskina-txostena" erantsi beharko dute.
Gainerako pertsonek komunikazioa egitearekin nahikoa da

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Udalaren Gizarte Zerbitzuek egoeraren ikerketa, balorazioa eta lehen diagnostikoa egitea.
  2. Lehen balorazioaren ondoren adingabearen babesgabetasuneko egoera larria dela hautemanez gero, kasua Gipuzkoako Foru Aldundiko esku hartzeari bideratuko zaio.
  3. Lehen balorazioaren ondoren adingabearen babesgabetasuneko egoera kalteberatasunezkoa edota arrisku txikikoa nahiz ertainekoa dela hautemanez gero, Udalak balorazioa egiten jarraituko du (dokumentazioa erantsita, etxez etxeko bisitak, elkarlana beste gizarte eragile batzuekin, etab…).
  4. Kasuak hala eskatzen badu, familiaren esku hartzeari ekitea proposatuko da, une oro profesionalek egoki derizkioten EAEko Gizarte Zerbitzuen Sistemaren prestazioak eta zerbitzuak aholkatuta.
  5. Esku hartzearen segimendua, koordinazioa eta ebaluazioa egitea.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Bai EAEko Gizarte Zerbitzuen Sistemaren prestazioetarako eta zerbitzuetarako bai Udalaren arreta programetarako sarbidea izateko, haurraren balizko babesgabetasuneko egoera aurrez baloratu behar dute Udalaren Gizarte Zerbitzuek.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Informazio pertsonala kudeatzea, adingabeak babesteko neurriak hartzeko.

Gordetzeko epeak

Bulegoko artxibotik erabateko ezabatzea 6 urtetan 0136 kodea (arreta goiztiarrerako laguntza indibidualaren esepedientea). Herri Administrazioko Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASED, 232/2000 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta EAEko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituena) onartu dituen dokumentuetako ebaluazioen taulen proposamena.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) art. interes publikoa (adingabekoaren interesa): - 26/2015 Legea, uztailaren 28koa, Umeak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duena - 1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15koa, Adin Txikikoen Babes Juridikoari buruzkoa, Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea partzialki aldatzekoa - 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babestekoa - 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa - 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroari buruzkoa - 230/2011 Dekretua, azaroaren 8koa, Balora-Euskal Autonomia Erkidegoan Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko Udaleko eta Lurraldeko Gizarte-Zerbitzuetan Arrisku-Egoeren Larritasuna Balioesteko Tresna onesten duena

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora joan behar da informazioa jasotzeko eta izapideak hasteko: