Loiola
Topoaren trenbideek, Loiolako saihesbideak eta Urumea ibaiak mugatutako triangelua auzoaren bihotza da. Gaur egun, esku-hartze urbanistiko konplexuak burutu dira; eta orain hasi dira hainbat ekimen egiten: ibaiaren berreskuratzen, etxebizitza berriak eraikitzen eta abar.
Loiolak honako eremu hau du nabarmenduta:
Egiako auzoaren hegoaldean kokatzen da, eta zatirik handiena Urumea ibaiaren ezkerraldeko ertzean dago.
Ekialdean, Altza eta Intxaurrondo ditu mugakide; hegoaldean, Martutene; eta Norteko trenbideak eta saihesbideak bereizten dute Amara Berritik.
Beste gune batzuk: Lorategi-hiria; Igeltegi eta La Salle; Patxillardegi baserria.
Lurralde honi buruzko informazio demografikoa DonostiaDatan aurkitu daiteke.