Txurro postuen baimena

2021/2022, 2022/2023, 2023/2024 eta 2024/2025 denboraldietan Donostiako kaleetan "txurro postuak" jarri eta txurroak saltzeko baimenak emateko deialdia.
Gehienez ere 9 postu jartzeko baimenak emango dira, 2 modalitatetan banatuta:
  • Neguko postuak
  • Urte guztiko postua, egunero jarri eta kendu beharrekoa

Informazio gehiago oinarrietan ikusi

Norentzat

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz eskatu

2021/10/18 - 2021/11/30

Tramitea epez kanpo dago.

Beharrezko agiriak

  • Erantzukizunpeko adierazpenaren inprimakia (I. eranskina) behar bezala beteta, bertan eskatzailearen datuak jasotzen dituena eta salmenta ibiltarian jarduteko betebeharrak betetzen dituztela adierazten duena.

KARTAZAL ITXIAN honako agiriak:
  • Eskaintza inprimakia (II. eranskina) behar bezala beteta eskuratu nahi den kokapen bakoitzerako egiten den proposamen ekonomikoa eta txurreriaren beraren ezaugarri teknikoak jasoko dituena
  • Argazki eta infografia batzuk ere sartu behar dira, bide publikoan jarri behar den egiturarenak
  • Atoiaren eta atoia lotuta eraman behar duen ibilgailuaren fitxa teknikoak

Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 3 hilabete

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Udalak, lehenik eta behin, aurkeztutako instalazio bakoitza egokia ala desegokia den begiratuko du
  3. Zuzenketa egiteko 5 eguneko epea
  4. Behin-behineko esleipena
  5. 5 egun baliodunen epea zabalduko da erreklamazioetarako
  6. Behin betiko zerrenda argitaratzea
  7. 7 egun balioduneko epea dokumentazioa aurkezteko
  8. Postua jartzeko baimena emango du Udalak, eta salmenta-postua jartzeko moduan izango da esleipenduna, dagokion tokian eta epeetan.

Araudia

Bestelako informazioa

Postu hutsak betetzea
Aipatutako hautaketa prozeduraren arabera esleipena egin eta, baldintza guztiak bete arren, posturik lortu ez duen eskatzailerik geratzen bada, itxaron-zerrendan sartuko da, postu hutsik geratuz gero hura betetzeko.
Hala, posturen bat hutsik geratzen denean, hura hartzeko proposamena egingo zaio itxaron zerrenda horretan aurrena dagoenari, eta hark onartu egin duela adierazi beharko du. Hala egin ezean, galdu egingo du postua hartzeko eskubidea.
Baimen berriaren indarraldia postu hartan baja eman zuenak zeukan hura berbera izango da.

Postua lekuz aldatzea eskatzeko prozedura
Neguko postua jartzeko baimenaren titularrek aukera izango dute hutsik geratutako beste toki batera aldatzea eskatzeko, baldin eta postu hura hartzeko eskaintza egin bazuten lehiaketa egin zenean.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Espazio publikoa eta bide publikoa erabiltzeko edo okupatzeko baimen-eskaerei buruzko informazio pertsonala kudeatzea.

Gordetzeko epeak

Bulegoko artxibotik erabateko ezabatzea 5 urte, baimena amaitzen denetik.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, Interes publikoa edo esleitutako botere publikoen egikaritza: - 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena -Apirilaren 7ko 2/2016ko Legearen, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.32) artikulua, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa. - 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena. - 6/2015 Legegintza Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena. - 2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadi Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.4) artikulua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epez kanpo
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Zerikusia duten izapide nabarmenak