Hilerriak: hilobiak eskuratzea

Polloek kudeatutako hilerrietan (Polloe, Altza, Igeldo), zenbait panteoi mota ditugu denbora tarte hauetarako (guztiak luza daitezke):
  • 25 urte
  • 35 urte
  • 49 urte

Panteoi motak
Aukeratu zure beharretara ondoen egokitzen den panteoia:
  • Bakuna: ohikoena da hilerrietan. 4-5 hilkutxa pilatuta hartzen dituen hilkutxa batek baino azalera zertxobait handiagoa duen hilobia da.
  • Bikoitza: gutxi gorabehera bi hilkutxak izango luketen azaleraren espazioa duten hilobiak dira. Beraz, bakun batean baino bi aldiz hilkutxa gehiago sartzen dira panteoi bikoitzetan.
  • Hirukoitza: Panteoi bakun batek baino hiru aldiz azalera handiagoa duen hilobia da; panteoi bakun batean baino hiru aldiz hilkutxa gehiago sartzen dira panteoi hirukoitzetan.
  • Laukoitza: Panteoi bakun batek baino lau aldiz azalera handiagoa duen hilobia da; panteoi bakun batean baino lau aldiz hilkutxa gehiago sartzen dira panteoi laukoitzetan.

Informazio gehiago

Norentzat

Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Identifikazio dokumentua: NAN / AIZOrdezkapena zuritzeko aurkezten duen agiria, hala dagokioneanOharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki edo formulario espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Unean bertan

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea
  2. Eskabidea aztertzea
  3. Emateko edo ukatzeko ebazpena
  4. Eman izana onartzeko jakinarazpena eta pertsona eskatzaileak/ek ordaindu beharreko tasa
  5. Tasaren likidazioa
  6. Panteoiaren titulua jasotzea

Araudia

Bestelako informazioa

Posta: Polloeko Hilerria, Polloe plaza, 2 (20012 Donostia)

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udal hilerrietan garai ezberdinetarako hilobiak eskuratzeko beharrezkoa den informazio pertsonala kudeatzea.

Gordetzeko epeak

Honako tratamendu honen xede diren datu pertsonalak behar diren denboran gorde egin behar dira helburu hori betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik sor litezkeen erantzukizunak zehazteko. Fitxategiei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.b) artikulua: Tratamendua beharrezkoa da interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko. DBEOren 6.1.e) artikulua: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko: - 7/1985 Legearen, apirilaren 2koa, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 25.2.k) artikulua. - 2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.12) artikulua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.Las medidas de seguridad (tecnicas y organizativas)

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Polloeko Bulego Nagusiak
  • Polloe Plaza 2
  • Telefonoa 943 48 35 40
Dokumentuak

Eskabidea