Hilerriak: hilobiaren titulartasuna eskualdatzea

Hilobi baten titularra hiltzen denean, haren oinordekoek hilobiaren titulartasuna gaurkotu behar dute. Izapide hori nahitaezkoa da etorkizunean hilobia erabili nahi bada.
Informazio gehiago

Norentzat

Hildako titularraren oinordekoek edo haien legezko ordezkariak

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

  • “Ordezkatzeko baimena” dokumentua (beteta eta titular berriek sinatuta)
  • Titular berrien NANa

Testamentua badago
  1. Titulartasun agiria edo haren bikoiztua
  2. Titularraren eta haren hildako oinordeko guztien heriotza agiria. Agiria heriotza gertatutako herriko Erregistro Zibilean esaktu beharko duzu (Donostian Teresa de Calcuta plazan).
  3. Titularraren eta haren hildako oinordeko guztien azken nahien agiria. 790 formularioa da eta webgune honetan dago: www.mjusticia.es.gob.es
  4. Testamentua: titularrak eta hil diren oinordeko guztiek egindako azkena. Notariorik egon ezean, Notarioen Elkargo Ofizialean (Hondarribia 6 - 1 kalean) esango dizute non eskatu (kopia arrunta).


Testamenturik ez badago:
  • Zuzeneko lerroa (lehen mailako odol ahaidetasuna, gurasoak/seme-alabak): titularren heriotza agiria, azken nahien agiria eta familia liburua aurkeztu behar dira. Seme-alaben jaiotza-ziurtagiriak ordezka dezake familia-liburua.
  • Lerro zuzena (odolahaidetasunezko 4. mailara arte): notaritzan nabaritasun-akta izapidetzea. Akta horrek 2., 3. eta 4. puntuak ordezkatzen ditu.
  • Alboko lerroa: epaitegian oinordekoen adierazpen autoa izapidetzea. Auto horrek 2., 3. eta 4. puntuak ordezkatzen ditu.


*Herentziaren banaketa edo onarpen agiria edukiz gero, hori aurkeztu behar da, 2., 3. eta 4. agirien ordez.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki edo formulario espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 3 hilabete

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea.
  2. Polloek eskabidea aztertzea.
  3. Oinordetzaren ebazpena.
  4. Oinordetzaren jakinarazpena eta pertsona eskatzaileak/ek ordaindu beharreko tasa.
  5. Tasaren likidazioa.
  6. Panteoiaren titulua jasotzea.

Araudia

Bestelako informazioa

Posta: Polloeko Hilerria, Polloe plaza, 2 (20012 Donostia)
E-mail: polloe@donostia.eus
Web: www.polloe.eus

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Hilobi baten titulartasuna transmititzeko prozesua kudeatzea, titularraren heriotzagatik, eta oinordekoen titularitateari uko egitea ere.

Gordetzeko epeak

Honako tratamendu honen xede diren datu pertsonalak behar diren denboran gorde egin behar dira helburu hori betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik sor litezkeen erantzukizunak zehazteko. Fitxategiei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko: - 7/1985 Legearen, apirilaren 2koa, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 25.2.k) artikulua. - 2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.12) artikulua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Polloeko Bulego Nagusiak
  • Polloe Plaza 2
  • Telefonoa 943 48 35 40