Obra Handietarako lizentzia
- Obra berria
- Eraistea
- Handitzea
- Legeztatzea
- Eraberritzea
- Azalera nahiz bolumena aldatzen duen handitze edo berritzea
- Erabilera aldatzea
- Bananketa
Eraikuntza berriko obra bat bada, obren lizentziaren ondoren, “Obren hasiera, zuinketa akta edo kordel botatzea” eskabidea ere aurkeztu behar da, obren lizentziaren ondoren.
Obra handia bukatzean, lehen erabilerako lizentzia eskatu beharko duzu.
| Informazioa: dokumentazio osagarria
nola bidali eskabidea egin ondoren, dokumentazioa erantsi behar baduzu, izapide honen bidez egin: Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati |
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Proiektua, sinadura elektronikoz izenpetutako agiriekin.
- Eusko Jaurlaritzaren eraikuntzaren eta etxebizitzen estatistikaren galdetegia osatuta. Galdetegirako esteka
- Eskabidea ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
- Erabilgarritzat joten den bestelako dokumentazioa (adierazi agiriak inprimakian horretara bideratutako zuriunean).
Lizentzia aldatzea eskabidea
- Aldatutako proiektua
Obren hasiera, kordel botatze edo zuinketa akta egiteko eskabidea
- 3 azal ofizial inprimatudun oinplano balioztuak
- Egikaritze-proiektu bisatua
- Izendapen ofizialak: obra-zuzendaria eta beste batzuk
- Ingurumen Sailak eskatutako dokumentuak. Ikusi III.eranskineko fitxa "dokumentuak" atalean.
Obra bukatutakoan, Lehen erabilerako lizentzia eskatu
- Memoria eta oniritzidun planoak
- Ziurtagiriak: Obra amaierako ziurtagiria, obraren benetako kostua, Kalitate Programa, Segurtasun Dokumentua betetzea, suteen aurkako babesa, antenaren instalazioa
- OHZn alta emateko eskabide orria
- Argazkiak koloretan
- Obra berria deklaratzeko eskrituraren zirriborroaren kopia
- Urbanizazioaren planoak, gutxienez 1/200 eskalan
- Ingurumen Sailak eskatutako dokumentuak. Ikusi III.eranskineko fitxa "dokumentuak" atalean.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 300 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Eraikin, Instalazio eta Lanen gaineko Zerga (EILZ)
** 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina
**2021eko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 2 hilabete
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aldekoa
Sinpleak diren eraispen obren proiektuetan, erabilera aldaketetan eta etxebizitzen banaketetan batez besteko epea pixka bat murriztu daiteke, kasu batzuetan 1 hilabete ingurura iritsiz.Isiltasunak zentzu negatiboa izango du honako kasu hauetan:
- eraikuntza berriko obren eraikuntzan
- partzelazio lizentzietan, banaketetan
- lurren mugimenduetan
- etxe prefabrikatuetan
- zuhaitz masen mozketetan.
Prozeduraren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea.
- Txosten tekniko eta/edo juridikoak: Suhiltzaileak, arkitektura…
- Onarpena edo ukapena ebaztea.
- Pertsona interesdunari jakinaraztea.
- Dagokion tasa igortzen da: Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (EIOZ).
Eraikuntza berriaren lerrokadurak eta sestra lerroak finkatu behar dituen eraikuntza berriko obra bat bada, hauek ere bai:
1. Kordel botatzearen eskabide erregistroa, agiri teknikoekin eta lizentzian eskatzen diren aurretiazko baldintzak beteta. Normalean hauek:
- Fidantzen edo abalen ordainketa
- Jabetza erregistroan izen ematea
- Udalari obretako zuzendariaren eta arkitekto teknikoaren izendapenez jakinaraztea
3. Hitzordua jartzea in situ egiaztapenerako
4. Sinadura eta akta ematea
Obrak amaitutakoan, Lehen Erabilera eskatuko da.
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Beharrezkoa denean, dokumentazioa zuzentzea.
- Bisitarako hitzordua finkatzea
- Egiaztapena eta txosten teknikoa
- Onarpena edo ukapena ebaztea.
- Pertsona interesdunari jakinaraztea.
Izapideen arduraduna
Araudia
Donostiako Bizitegi Eraikinetako Etxebizitzetarako Irisgarritasuna Sustatzeko Udal Ordenantza
2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa
Donostiako Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
Indarrean dagoen gainerako hirigintzako udal araudia eta indarrean dagoen udalerriaz gaindiko eremuko araudi sektoriala
Bestelako informazioa
- Obrak egiteko laguntza bitartekoak (hesiak, aldamioak, edukiontziak) instalatzeko baimena horretara bideratutako inprimakian eskatu behar da, sail arduradunak ezarritakoari jarraiki. Ikusi “obretako laguntza bitartekoen instalazioa: hesiak, aldamioak, zangak" gaiari buruzko izapideak.
- Eraikinean bost garaje plaza edo gehiago dituen solairuren bat badago, obra handietarako lizentziaz gain, jarduera sailkatuetarako lizentzia eskatu eta lortu beharko da (ikusi “honekin lotutako izapideak”).
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.