Lokaletan jarduera sailkatuak ezarri eta/edo obrak egiteko lizentzia
Udal lizentzia horrek ahalmena ematen du Euskadiko Ingurumen Administrazioaren gaineko 10/2021 Legearen I. eranskineko C) letran jasotako jarduera edo instalazio publiko edo pribatu bat abian jartzeko, handitzeko edo eraberritzeko.
Lokalean obrak egiteko beharra egonez gero, jarduera lizentzia izapidetu beharko da, obra lizentziaren eskaerarekin batera edo haren aurretik. Inoiz ez da obra lizentzia emango jarduera lizentziaren aurretik.
Informazioa:
|
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
JARDUERA lizentzia lortzeko:
A. Proiektu teknikoa
- A.1. Deskripzio eta ingurumen memoria
- A.2. Planoak
- Beste dokumentazioa
OBRA lizentzia lortzeko:
B. Dokumentazio osagarria
- B.1. Obren aurrekontu xehatua
- B.2. Zuzendaritza fakultatiboaren izendapen ofiziala
* Obra amaitutakoan, Obra Amaierako Ziurtagiria aurkeztu beharko da, baldin eta onartutako obra lizentziarekiko aldaketak izan badira.
Eranskinen gehienezko tamaina: 200 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Eraikin, Instalazio eta Lanen gaineko Zerga (EILZ)
** 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina
Lokaletako jarduerei dagozkien tasak
**2022ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina
**2021eko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Aldagarria
Legezko epea: Aldagarria
Isiltasunaren zentzua: Aldagarria
Jarduera lizentzia ebazteko eta jakinarazteko epea:Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea 4 hilabete da. Betiere, prozedura zuri egozteko moduko arrazoiren bategatik geldiarazi ez baldin bada edota ingurumen organo eskudunak aurkako txostena jakinarazi badu eta Udalak egiteke badu hura.
Epe hori pasa eta artean ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, ezetsitzat joko da lizentzia eskaera (ikus Euskadiko Ingurumen Administrazioaren gaineko 10/2021 Legearen 53.2 artikulua) (isiltasun negatiboa).
Obra lizentzia ebazteko eta jakinarazteko epea:
Eskaera hori ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea 3
hilabetekoa da. Baldin eta zuri egotz dakizukeen prozedura gelditu ez
bada. Epe hori igarotakoan berariazko ebazpenik jakinarazi ez bazaizu,
lizentzia administrazio-isiltasunez eman zaizula ulertuko duzu (lurzoruari eta
hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 210.6 eta 210.7
artikuluak) (isiltasun positiboa).
Aurrekoa gorabehera, inola ere ezin dira eskuratu, ezta administrazioaren
isiltasun positiboaren bidez ere, hirigintza-antolamenduarekin edo indarrean
dagoen legearekin bat ez datozen ahalmen edo eskubideak. (ikus Lurzoruari eta
Hirigintzari buruzko 2006ko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 211.1
artikulua).
Prozeduraren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
- Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea
- Txosten teknikoak: Osasuna, Ingeniaritza, Suhiltzaileak, Arkitektura…
- Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publikoki agertzea eta inguruko bizilagunei jakinaraztea
- Beste administrazio batzuei igortzea, txostena egin dezaten neurri zuzentzaileekin. Txostena loteslea izango da kontrako txostena bada
- Behin txosten teknikoak itxita, jarduera lizentzia emateko proposamena egiten da.
Obra lizentziaren prozedura:
- Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea
- Txosten teknikoak
- Obra lizentzia emateko/ukatzeko ebazpena
- Pertsona interesdunari jakinaraztea
Behin obrak eginda, lokala ireki aurretik hau egin behar da:
- Jarduera hasi aurreko jakinarazpena erregistratzea.
- Udalak ikuskapen bisita egitea
- Dagozkion tasen likidazioa eta abonua
Izapideen arduraduna
Araudia
Establezimendu publikoak eta atseden jarduerak kokatzeko udal ordenantza
Ordenantza, telekomunikazio sareetako instalazio irrati elektrikoak arautzekoa.
Eraikuntzako Ordenantza osagarriak
2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa
Eraginkortasun energetikoaren udal ordenantza.
Donostiako Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena
Bestelako informazioa
Kanpoko eta/edo barruko errotulazioa euskaraz jartzeko, Euskara zerbitzuak dirulaguntzak ematen ditu.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.