Kotizatu gabeko pentsioa (KGP)
Bi modalitate daude:
- JUBILAZIOAGATIKO kotizatu gabeko pentsioa (KGP).
- ELBARRITASUNAGATIKO kotizatu gabeko pentsioa (KGP).
Norentzat
Ikusi baldintzak hemen
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Prozeduraren urratsak
- Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
- Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentura bidaltzea.
- Gipuzkoako Forua Aldundiak ebazpena ematea eta erabiltzaileari jakinaraztea.
Izapideen arduraduna
Araudia
Bestelako informazioa
Kotizatu gabeko pentsioa laguntza hauekin bateraezina da:
- Gizarte Ongizateko Funtsaren pentsioa
- Minusbaliatuak gizarteratzeko legearen gutxieneko diru sarrerak bermatzeko subsidioa eta hirugarren baten beharragatik ematen den diru laguntza.
- KGPko pentsiodunak norberaren kargura dituen seme-alabengatik ematen den laguntzaren kausatzailea bada.
Onuradunek besteak beste ondorengo BETEBEHARRAK izango dituzte:
- Pentsioa jasotzeko eskubidea edo honen zenbatekoa alda dezakeen edozein gorabeheraren berri eman behar da, 30 egun baino lehen.
- Urtero diru sarreren aitorpena egin behar da.
- Oker jasotako zenbatekoak itzuli behar dira.
Datuen babesa
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
- Ikus gizarte zerbitzuetako zentroen zerrenda: Ordutegia: 09:00 - 14:00
- Gizarte Larrialdiak: Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00 – 22:00 eta asteburuetan 09:00 – 21:00