Indarkeria matxistaren biktimentzako laguntza psikologikoa

Indarkeria matxista jasandako emakumeei eta indarkeria horren eraginpean dauden seme-alaba adingabeei laguntza psikologikoa ematea, indarkeriaren ondorioei tratamendua emateko eta emakumeen ahalduntzea bultzatzeko, horrela beren bizitzen gaineko kontrol hobea izan dezaten.
Baliabide honek indarkeria sexistatik eratorritako premia psikosozialak lantzen ditu, indarkeria sexista zer esparrutan eman den kontuan hartu gabe: bikotekidea, familia, inguru hurbila, kalea, lan esparrua…

Norentzat

Gizarte Zerbitzuetako profesionalek aurrez balorazio eta preskripzio teknikoa egindaIndarkeria matxistaren biktima diren emakumeek edota haien ordezkariek nahiz seme-alaba adingabeek, egiaztagarria den edozein moduren bidez etxeko tratu txarra edota sexu erasoa egon dela egiaztatuta.
Zerbitzu hau indarkeria matxistako egoeraren bat jasan duten nahiz jasaten ari diren emakumeentzako esku hartzearen esparruan ematen da: indarkeria fisikoa, psikologikoa, sexuala nahiz ekonomikoa, sexu eta harreman afektiboen esparrua, bikotekidearen, familiaren, lanaren eta gizartearen nahiz komunitatearen esparrua.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Identifikazio dokumentua: NAN / AIZBeharrezkoa izanez gero, kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri emango da (salaketa, babesteko agindua eta/edo epai penala).

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Kudeaketaren kostua Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartzen du.

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Hilabete bat

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuen Zentroetan nahiz Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuan aurretiko hitzordua eskatzea.
  2. Premiaren azterketa egiteko gizarte langilearekin elkarrizketatzea.
  3. Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuko profesionalek egoeraren balorazio teknikoa egitea.
  4. Baldintzak betetzen direla egiaztatzea.
  5. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  6. Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Sailera bidaltzea.
  7. Saioak aurrera eramateko Gipuzkoako Foru Aldundiak psikologo bat esleitzea.
  8. Egoeraren segimendua, Gizarte Zerbitzuetako artatzearen psikologoarekin koordinazioa, eta artatzearen amaitzea.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Zerbitzua Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dago.

Informazio gehiago

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Presentziala
Informazioa jasotzeko eta izapideak hasteko, hona joan:
  • Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora
  • Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzua
    • Urdaneta kalea 13, etxabea
    • Telefonoa 943 481 400