Alertak eta abisuak
Sartu Herri Babesak herritarrei igorritako alertak eta abisuak jasotzeko izapidera
Intereseko informazioa
Abisuak eta alertak bidaltzea
Babes Zibileko Dibisoak, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak (LAEMZ) bidalitako Muturreko Fenomeno Meteorologikoei (MFM) buruzko oharra jaso, eta, gertaerari aurre egiteko mobilizatu beharreko zerbitzuei zein biztanleriari zuzendutako jakinarazpenak, oharraK eta alertak helarazten dizkie.
Jasotako ohar mota eta maila aztertuta, beharrezkoak diren erantzun neurriak finkatzen dira.
Alarma gorria
- Muturreko arrisku meteorologikoa dago, ohikoak ez diren eta oso bortitzak diren fenomenoekin.
- Egoera hauek oso gutxitan gertatzen dira.
- Kalte material oso handiak eragin ditzakete eta biztanleriaren zati baten bizitza edo segurtasuna arriskuan jar dezakete.
- Alarma-egoera eragiten du.
- Adibideak: haize oso bortitzak, tenperatura oso altuak, uholde larriak...
Alerta laranja
- Arrisku meteorologiko handia dago.
- Maila laranjako egoera hauek urtean oso gutxitan gertatzen dira, normalean behin bakarrik.
- Kalte handiak eragin ditzakete, batez ere sektore jakin batzuetan, eta pertsonen segurtasuna arriskuan jar dezakete.
- Alerta-egoera eragiten du.
- Adibideak: ekaitz gogorrak, haize bortitzak, bero-boladak, elurte handiak...
Abisu horia
- Ez dago arrisku meteorologikorik pertsona gehienentzat, baina jarduera batzuei eragin diezaieke.
- Abisu-mota hau urtean hainbat aldiz gerta daiteke.
- Abisu maila du, ez da alerta bat.
- Adibideak: euriak, haize moderatuak, ohikoak ez diren tenperaturak...
Egoera berdea
Ohiko baldintzak, arrisku esanguratsurik gabe.
