Hondartzetako zerbitzuak eta mantentze-lanak
Intereseko informazioa
Abisu sistema
Hiriko hondartzek herritarrak bainuaren egoeraren berri emateko abisu-sistema dute:
- Bandera gorria: bainua debekatuta
- Bandera horia: bainua arretarekin
- Bandera verdea: bainua libre
- Bandera txuria: marmokak
Gainera, banderek kolore beltzeko sinbolo bat dute, daltonismoa duten pertsonek identifikatu ahal izateko.
Hondartzetako zerbitzuak
Hiriko hondartzetan hainbat zerbitzu eskaintzen dira ingurumenaz gozatzeko, hala nola:
- Kanpoko dutxak
- Aldagela kolektiboak
- Komun publikoak
- Bainatzeko gunea segurtasun-balizekin mugatua
- Informazio-puntuak
- Eguzkitakoak
- Lagundutako bainua (Kontxako hondartzan)
Kontsultatu hondartza bakoitzean aurki ditzakezun zerbitzuak.
Sorospena
Datak: ekainaren 1etik irailaren 30era.
Ordutegia:
- Ekainaren 15etik irailaren 15era: 10:00-20:00.
- Ekainaren 1etik ekainaren 14ra eta irailaren 16tik 30era: 10:30-19:30.
Langileak:
- Langile iraunkorrak:
- Koordinatzaile orokor bat.
- 3 arduradun (hondartza bakoitzean bat).
- 16 sorosle ekainaren 15etik irailaren 15era.
- 12 sorosle ekainaren 1etik 14ra eta irailaren 16tik 30era.
- 3 ontzi-patroi denboraldi osoan.
- 2 bainurako laguntzaile mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.
- Hondartza guztietan eta uhartean behar bezala hornitutako larrialdietarako botikin bana dago.
Hondartzen garbiketa
Hondartzen garbiketa urte osoan egiten da, garai eta une bakoitzaren beharretara egokituz.
Udako denboraldia
- Ekainaren 1etik 15era eta irailaren 15etik 30era: erdi mailako intentsitateko garbiketa.
- Ekainaren 15etik irailaren 15era: intentsitate eta baliabide aldetik maila goreneko garbiketa, hondartzen egoera onena bermatzeko.
Udan egunero egiten diren lanak:
- Harea garbitu eta arrastelatzea.
- Sarbideak eta hegalkinak garbitzea mangeraz.
- Uztaila eta abuztuan garbiketa indartzea arratsaldeko txandarekin, mareak ekarritako hondakinak kendu eta zakarrontziak aldatzeko.
- Harea bahetzea gauez, kalitatea hobetzeko.
- Zakarrontziak jarri eta kentzea egunean bi aldiz:
- Kontxa: 130 zakarrontzi.
- Ondarreta: 160 zakarrontzi.
- Zurriola: 160 zakarrontzi.
- Santa Klara uhartea: 60 zakarrontzi.
Uda aurreko eta ondorengo denboraldia
- Maiatzaren 15etik 31ra eta urriaren 1etik 15era.
- Prestaketa lanak egiten dira, harea banatzea adibidez.
Urteko gainerako hilabeteak
- Eguneroko garbiketa mantentzen da makineriarekin.
Ezohiko jarduketak
Urteko sasoia edozein dela ere, berehala hartzen dira neurriak egoerak hala eskatzen duenean. Kasurik ohikoena euri-jasa handien edo ekaitzen ondoren gertatzen da, gertaera horiek hondakinak hondartzara eraman ditzaketelako.
Osasun- eta ingurumen-kontrola
Kontsultatu hondartzetako uraren kalitatearen egoera eta hondartzen inguruetako baldintzak kontsultatu.
Uraren kalitatea
Kontsultatu hiriko hondartzen uraren osasun kalifikazioa.