Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza
Nor gara
Udaleko Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritzak, kudeaketa integralaren bidez, lan-ingurune seguru bat bermatzeko, langileen talentua garatzeko eta lan-politikak eta -araudiak betetzen direla bermatzeko lan egiten du.
Zer egiten dugu
- Laneko Arriskuak Prebenitzeko Zerbitzua
- Langileen osasuna babestu lan-baldintzetatik eratorritako arriskuen aurrean
- Laneko arriskuen ebaluazio-prozesuak, ikuskapenak, osasunaren zaintza eta gainerako prebentzio-jarduerak egin
- Giza Baliabideak Antolatzeko eta Kudeatzeko Zerbitzua
- Lan-eskaintza publikoa (LEP) onetsi, plantilla eta organigramak kudeatu eta lanpostuen zerrenda (LPZ) mantendu
- Langileei prestakuntza eman
- Ikasleen praktikak antolatu
- Langileak Kudeatzeko eta Antolatzeko Zerbitzua
- Langileak kontratatu, jarraipena eta kontrola egin
- Nominak eta gizarte-aseguruak kudeatu
- Erretiroak planifikatu eta gizarte-laguntzak, maileguak, pentsioak eta aseguruak izapidetu
- Hautaketa Zerbitzua
- Deialdien oinarri orokorrak eta espezifikoak egin eta onetsi
- Langileak hautatzeko prozesuak diseinatu eta kudeatu
Nola gaude antolatuta
Pertsonak, Ekonomia eta Aurrekontu kudeaketa eta Euskarako Ordezkaritza: Kerman Orbegozo Uribe
Zuzendaritza: Alfonso Jimenez Grandes