Webgunea berritzen ari gara!
Agian zer edo zer egongo da erabat findu gabe. Errore edo arazoren bat ikusten baduzu, mesedez, emaiguzu horren berri.
Eman akatsen berriBreadcrumb
Gregorio Ordóñez Fenollarren omenezko plaka
2020ko urtarrilaren 25ean Donostiako Udalak plaka bat jarri zuen Gregorio Ordoñezen omenez zuela 25 urte hil zuten tokian. Donostiako alkateak, Eneko Goiak, eta udalbatzako kideek, Ordoñezen familiarekin batera, omenaldia egin zioten hiriko alkateorde zenari lore-eskaintza batekin.
Gregorio Ordoñezen hilketa 1995eko urtarrilaren 23ko eguerdian izan zen, Donostiako Parte Zaharrean. Ordoñez, 36 urtekoa, ETAko komando batek hil zuen inguruko jatetxe batean bazkaltzen ari zela.
Please enter a valid video URL.
The URL can point to any video file or a Youtube video.
Ekimen honekin, Donostiako Udalak, Giza Eskubideen Batzordearen bitartez, konpromiso irmo bat mantentzen jarraitzen du: terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak herriaren oroimenean iraunaraztea eta haiei buruz egia kontatu, justizia egin eta ordain morala nahiz duintasuna emateko eskubidea zaintzea.
Berdintasuna, Giza Eskubideak eta Bizikidetza