Plus 55 programa

55 urte baino gehiago dituzu eta Donostian ikasten, partekatzen eta gozatzen jarraitu nahi al duzu?

55 Plus Donostiako 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako udal-zerbitzu bat da, zure interesetara egokitzen diren jarduerak, baliabideak eta aukerak aurkitzen laguntzen dizu.

Jendea ezagutzeko, aktibo egoteko, zaletasun berriak aurkitzeko eta auzoko zein hiriko bizitzan parte hartzeko espazio bat da.

Eta zuk ere ideiak eman ditzakezu: 55 Plus zerbitzuak erraztu egiten du adinekoek beren kultura-, hezkuntza- eta kirol-ekimenak proposatzea eta abian jartzea.

Hurbildu eta parte hartu, Donostia zure neurrira egindako hiria ere izan dadin.

Zein da programaren helburua?

Plus 55en helburu nagusia hiriko adinekoen ongizatea, parte-hartzea eta gizarte-harremanak bultzatzea da.

  • Udal ekipamendu komunitarioetan, hala nola kultur etxeetan, musika eta dantza eskolan edo kiroldegietan, adinekoen zerbitzuen erabilera eta parte-hartzea areagotzen dugu.
  • Adinekoei proposamenak egiteko bideak eskaintzen diegu, zentro horietan kultura-, hezkuntza- eta kirol-jarduerak antola ditzaten.
  • Adinekoek kolektibo horren edo komunitatearen mesedetan sustatutako ekimenak bideragarri egiteko baliabide nahikoak bermatzen dugu.

Zer jarduera egiten dira?

Urtean zehar hainbat jarduera egiten dira, +55 taldeak gainbegiratuta. Jarduerak programak berak edo programaren helburuak lortzen laguntzen duten beste eragile batzuek antolatzen dituzte.

+55 Jarduerak

  • Ibilaldiak Donostian zehar
  • Mugikorrei buruzko tailerrak
  • Tutoretza pertsonalizatuak
  • Belaunaldien arteko jarduerak
  • Emakumearekin lotutako jarduerak
  • Giza liburutegiak
  • Adinekoen antzerki amateurraren zikloa
  • Bideo foruma
  • Udako kirolak
  • Ibilbideak Altzatik abiatuta
  • Nordic walking
  • Musikalak
  • Erritmoa naiz
  • Zarzuela
  • Sexhitz
  • Poesiaren txokoa
  • Gaikako jardunaldiak
  • Arte-lehiaketak
  • Beste jarduera batzuk

Adinekoen ekimenez sustatutako ikastaroak

  • Batukada
  • Bizirik dauden Adinekoen Kluba
  • Ingurumenari buruzko tailerra
  • Beste batzuk

+55 programak adinekoentzat Donostia Kulturan sustatutako ikastaroak

Kultura-zentroetako arduradunekin harreman zuzena izateak aukera ematen digu adinekoen interesei buruzko aholkularitza espezifikoa emateko, eta, horren ondorioz, benetako eskariari hobeto egokitzen zaizkion programazioak egin daitezke, hala nola:

  • keinu-antzerkia
  • mindfulness
  • dantza garaikidea    
  • online dantza
  • adimen emozionala
  • beste ikastaro batzuk
  • irakurketa errazeko kluba

Sareko lanak zeharkako jarduerak sortzea ere eskatzen du, auzo elkarteekin, erretiratuen elkarteekin eta adinekoen elkarteekin elkarlanean (Helduen Hitza, Acex-Eske, Kantuz Bizi, Kursaal Eszena, San Telmo, Donostia Kulturako liburutegiak, Afagi, Udaleko sailak, Musikene, Altzako historia mintegia, farmaziak, etab.).

Non eta zer ordutan egiten dira saioak?

Zerbitzuaren bulego iraunkorrak kultur etxe hauetan daude:

Harremanetarako: donostiaplus55@laharelkargoa.org

Erlazionatutako dokumentuak