Zahartze aktiboa
Intereseko informazioa
Adinekoen elkarteak
Gure hirian adinekoen 24 elkarte daude, adin talde horrentzako jarduerak antolatzen dituztenak. Oso garrantzitsuak dira hiriko bizitza komunitarioan, izan ere, jarduera ugari eskaintzen dituzte eta auzo guztietan daude.
Zentro horiek adinekoen elkarteek kudeatzen dituzte. Guztiek oinarrizko irizpide komun batzuk jarraitzen dituzte, eta gero elkarte bakoitzak bere estatutuak eta barne-arauak ditu, bere antolaketa eta funtzionamendua definitzen dutenak.
Antolatzen dituzten jarduerak honako kategoria hauetan banatzen dira:
- Prebentziozkoak: osasun fisikoa prebenitu eta sustatzea, harremanak bultzatzea, ikastea eta kulturarako sarbidea izatea.
- Gizarte- eta aisialdi-jarduerak: omenaldiak, jaiak eta ospakizunak.
- Kulturalak: txangoak, museoetara bisitak, etab.
Erretiratuen elkarteek webgune bat sortu dute erakusteko zer diren, zer zerbitzu eskaintzen dituzten eta zer jarduera egiten dituzten.
Plus 55 programa
Plus 55 programa 2003an sortu zen, gizarte-talde desberdinen arteko partaidetza eta topaketa sustatzeko eta udal-zerbitzu komunitarioen erabilera handitzeko.
Aukerak sustatzen ditugu, pertsona bakoitzaren beharren, balioen eta nahien arabera informazio pertsonalizatua eskainiz, bere bizi kalitatea eta gogobetetzea hobetzeko.
Piztu programa
Donostia Lagunkoia plana
Donostia Lagunkoia Udalak bultzatutako Hiri Plana da, eta biztanleriaren zahartzeak hiri bizitzaren esparru guztietan planteatzen dituen erronketan arreta jarri nahi du.