Prebentzioa, detekzioa eta balorazioa

Eskatu hitzordua zure auzoko gizarte zerbitzugunean, balorazioa egiteko

Jarri harremanetan zure auzoko gizarte zerbitzugunearekin, zure egoera aztertzeko

Zatoz zure auzoko gizarte zerbitzugunera, zure egoera aztertzeko

Zatoz zure auzoko gizarte zerbitzugunera, zure egoera aztertzeko

Zatoz zure auzoko gizarte zerbitzugunera, etengabeko arretarako zerbitzua eskatzeko

Intereseko informazioa

Hurbildu zure auzoko zerbitzugunera eta ezagutu zugatik egin dezakegun guztia

Zure auzoko Gizarte Zerbitzugunean espezializatutako pertsona bat dago konponbidea bilatzen duzun edozein gizarte-egoerari soluzioa ematen lagunduko dizuna.

Hitzordua eskatzea beharrezkoa da ahalik eta arretarik onena bermatu ahal izateko.

Udalak desgaitasuna duten pertsonei eskaintzen dizkien zerbitzu eta laguntzek bermatu nahi dute egoera horretan dauden guztiek beren gizarte-eskubideez osoki gozatzea, gainerako herritarrek bezala, legeak ezartzen duen moduan. Horretarako, laguntza profesionala eskaintzen da eta, beharrezkoa bada, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu, laguntza eta baliabideetarako sarbidea.

Zer eskaintzen dizugu?

Informazioa, orientazioa eta laguntza eskaintzen ditugu Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa, izapide, zerbitzu eta laguntzetara iristeko. Baliabide horiek gaitasun murriztuak dituzten pertsonen autonomia, independentzia, inklusioa eta parte-hartze osoa bermatzera bideratuta daude.

  • Desgaitasun eta/edo mendekotasunaren balorazioa: Gure zerbitzuguneetako talde profesionalak desgaitasun- eta/edo mendekotasun-mailaren balorazioari buruz informatu, orientatu eta izapideak egiten lagundu ahal izango dizu.
  • Prestazio ekonomikoak: Jaso ditzakezun laguntza ekonomikoei buruz ere informatu, orientatu eta izapideak egiten lagundu ahal izango dizu.
  • Eguneko Zentroak: Desgaitasuna eta mendekotasuna duten pertsonei egunez banakako arreta osoa eskaintzen zaie. Helburua da haien autonomia hobetzea edo mantentzea, mugak gainditzen laguntzea eta eguneroko jardueretan babes ematea, euren gizarteratzea eta bizi-kalitatea hobetuz.
  • Egoitzak: Desgaitasuna duten pertsonei ostatua, laguntza eta eguneroko jardueretan gainbegiratzea eskaintzen zaie, haien autonomia, garapen pertsonala eta gizarteratzea sustatzeko, bizi-kalitatea hobetuz.

BetiOn etengabeko arreta emateko zerbitzua da: etxean ematen da, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan. 

Zerbitzuaren helburua da larrialdi-egoerei edo premia sozialei erantzun egokia ematea.

Telelaguntza-zerbitzu hau emateko, etxean terminal bat instalatzen da, erabiltzailearen telefonoari konektatuta, eta erabiltzaileari sakagailu edo “medaila” bat ematen zaio, beti aldean eraman dezan.

Lotutako dokumentuak

Erlazionatutako estekak