Irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako laguntzak
Intereseko informazioa
Dirulaguntzen deialdia
Udalak Euskararen Ekimen Estrategikoak. Donostiako Plan Orokorra garatzeko dirulaguntzak ematen dizkie irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeei.
Nork eska ditzake
Dirulaguntza hauek legez eratutako irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateek jasotzeko aukera dute, betiere egoitza edo ordezkaritza eta jarduketa eremua Donostian izanik.
Zertarako eska daitezke
Ematen ditugun dirulaguntzek 3 deialdi izango dituzte:
-
Auzoetako plan integralak: euskara batzordeen plan integralak garatzeko. Auzoaren diagnostikoa egiten da eta lehentasunak ezartzen dira.
-
Jarduera zehatzak: euskararen normalizazioa helburu duten proiektu zehatzak egingo dituzten erakundeentzat.
-
Gau Beltzeko eta Euskararen Eguneko egitarauak: plan integrala aurkeztu ez duten auzoetan Euskararen Eguneko eta Gau Beltzeko egitaraua garatzeko.