Zabalik Beldurrezko Zinemaren Asteko Gazte Epaimahai izateko epea

Urriaren 20ra arte, 18 eta 30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute

2026/10/01 argitaratua


Hogeita bat urtez jarraian, Donostia Gazteriak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean parte hartu eta Gazteen Epaimahaia eratuko du. 100 pertsonekin osaturiko taldeak film laburren irabazlea aukeratu eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. edizioko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria emango du. Interesatuek Gazteriako webgunearen bidez izena eman dezakete urriaren 20ra arte.

Gazteen Epaimahaia Antzoki Zaharrean elkartuko da urriaren 30ean, 16:00etan, aurkeztuko diren film laburrak ikusi eta baloratzeko. Emanaldiaren ondoren, epaimahaikide bakoitzak bere botoa eman beharko du. Epaimahaiko bi pertsona hautatuko dira saria banatzeko.

Baldintzak

  • 18-30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute eta diren tokiak (100) baino eskari gehiago izanez gero, Donostian erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna
  • beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke
  • zozketaren ondoren (urriak 22), hautatuek urriaren 26rako baieztatu beharko dute emanaldira etorriko direla; bestela, itxaron zerrendara joko da epaimahaia osatzeko

Bestalde, epaimahaiko kide guztiek 37. Beldurrezko eta Fantasiazko Asteko zenbait emanaldietara joateko aukera izango dute. Emanaldiak komunikatuko dira urriaren 30eko saioan.

Izena emateko Donostia Gazteriako webgunean (www.donostia.eus/gazteria) fitxa bete.

Era berean, esteka horretan, zozketaren emaitzak ikusi ahal izango dira, eta hautatutako gazteek etorriko direla baieztatu ahal izango dute.

  • Izen-emate epea: 2026ko urriaren 1etik 20a bitartean (biak barne)
  • Zozketa eguna: 2026ko urriaren 22an
  • Hautatuak izan diren pertsonek parte hartuko dutela baieztatzeko epe muga: 2026ko urriaren 26a

Emanaldiaren eguna: 2026ko urriaren 30, 16:00etan, Antzoki Zaharrean.