Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema
18 eta 30 urte bitartekoa zara? Gazte Epaimahaikide izan zaitezke!
Izena eman 100 plaza zozkatuko baitira!

Baldintzak eta Konpromisoak
- 18 eta 30 urte bitarteko adina izatea 2025eko urriaren 31n (Donostian erroldatutakoek lehentasuna izango dute)
- 2025eko urriaren 31n Antzoki Zaharrean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, proiektatuko diren Beldurrezko eta Fantasiazko hainbat film labur ikustea eta dagokion bozketa burutzea.
- 36. Beldurrezko eta Fantasiazko astea amaitu ondoren, gazteen epaimahaiko 2 kidek irabazleak ezagutzera emateko egingo den prentsaurrekoan parte hartuko dute, eta “Film labur onenari gazte saria” eman beharko dute. baliagarria izan daitekeena.
Ezarritako epeak honako hauek dira
- Izen-ematea: 2025eko urriaren 1etik 20ra arte (biak barne) formulario honen bidez
- Zozketa: 2025eko urriaren 22an, ikus emaitzak honako estekan
- Konfirmazioa, Hautatuak izan direnak bertaratuko direla konfirmatzeko epe muga: urriaren 25a, Honako loturan konfirmatu
- Bestela, baztertu egingo dira eta itxaron zerrendara joko da epaimahaia osatzeko.
- Emanaldiaren eguna, Gazteen epaimahairako emanaldi egun bakarra 2025eko urriaren 31, ostirala, izango da Antzoki Zaharrean, 16:00etatik aurrera.