Udalak plaka bat jarriko du Iñaki Quijera Celarainen omenez
Ikasle gaztea duela 47 urte izan zen poliziaren ekintzak eragindako biktima, eta datorren larunbatean gogoratuko da Kanpandegi kalean
2026/11/03 argitaratua
Donostiako Udalak plaka bat jarriko du datorren larunbatean, azaroaren 7an, 1971n poliziaren ekintzak eragindako biktima izan zen Iñaki Quijera Celarainen omenez. Ekitaldi honekin, Udalak duela bi legealdi terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko bultzatutako ekimenaren barruan hirian jarri dituen 39 plaka batuko dira.
Ekitaldia datorren larunbatean izango da, azaroaren 7an, 12:00etan, Kanpandegi kalearen 1. zenbakiaren inguruan, Donostiako Parte Zaharrean. Beste batzuetan bezala, omenaldi xume bat izango da, eta bertan parte hartuko dute Jon Insausti Donostiako alkateak, udaleko taldeetako ordezkariek eta biktimaren senideek.
Iñaki Quijera Celarain, 18 urtekoa, Antiguo auzoan jaiotako ikasle donostiarra zen. 1971ko irailaren 1ean, Polizia Nazionalak sakabanatu zuen manifestazio batean parte hartzen ari zen. Bere burua babesten saiatzen ari zela, Istiluen aurkako Unitateko polizia baten tiro batek jo zuen, eta eskuineko saihetsetik bizkarreraino zeharkatu zion. Hainbat minutuz ez zioten arretarik jasotzen utzi, ondoren ospitalera eramatea lortu zuten, eta bertan hil zen handik gutxira.
Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen omenezko plakak
Horrela, Udalak ekimen hau garatzen jarraitzen du gure hirian hil ziren terrorismoaren eta motibazio politikoko indarkeriaren biktimen memoria eta ikusgarritasuna espazio publikoan berreskuratzeko.
Orain arte, 38 plaka jarri dira biktima hauen omenez:
ETA-REN BIKTIMAK (30)
• Juan Maria Araluce
• José María Elícegui
• Antonio Palomo
• Luis Francisco Sánz
• Alfredo García
• Gregorio Ordóñez
• Francisco Martín
• Fernando Múgica
• Rafael Garrido
• Daniela Velasco
• Daniel Garrido
• Miguel Paredes
• Elena Moreno
• Eugenio Olaciregui
• Francisco Javier Gómez
• José Ángel Santos
• Josu Leonet,
• Juan de Dios Doval
• Miguel Ángel Iñigo
• Juan Antonio Marcos
• Manuel Orcera
• Antonio Pastor
• Moisés Cordero
• Lorenzo Motos
• Santiago Oleaga
• Ginés Pujante
• Juan Bautista Peralta
• Miguel Orenes
• Diego Fernández-Montes
• Luis García Lozano
KOMANDO AUTONOMO ANTIKAPITALISTAK TALDEAREN BIKTIMAK (3)
• Enrique Cuesta
• Antonio Gómez
• Juan Manuel García
DRIL TALDEAREN BIKTIKAK (1)
• Begoña Urroz
BATALLÓN VASCO ESPAÑOL TALDEAREN BIKTIMAK (1)
• María José Bravo
POLIZIAREN EKINTZAK ERAGINDAKO BIKTIMAK (3)
• Joseba Barandiaran
• Mikel Zabalza
• Rosa Zarra