Illunbeko zuzeneko autobus zerbitzua uztailaren 13an hasiko da

Illunbeko doako aparkalekua eta hiri erdigunea lotzen duen autobusak 30 minuturo emango du zerbitzua

2026/07/08 argitaratua

​​​​​Larunbatean, uztailak 11, hasiko da zerbitzua ematen Illunbeko doako aparkalekua eta hiri erdigunea lotuko dituen anezka autobusa, Dbusek eta Donostiako Udalak, Mugikortasun Departamentuaren bidez, sustatuta.

Anezka zerbitzuak Illunbeko doako aparkalekuaren eta Donostiako hiri erdigunearen arteko joan-etorriak errazten ditu, garraio publikoa sustatzeko eta hiriko trafikoa murrizteko helburuarekin. Azken urteetan, zerbitzua urteko bi garaitan eskaini da, Gabonetan eta udan.

Anezka zerbitzua 30 minutuan behin izango da, egunero, uztailaren 11tik, larunbata, abuztuaren 31ra, astelehena, eta, orain bezala, bi geltoki izango ditu: 

  • Illunbeko geltokia: irteerak 11:00etatik 22:30era, 30 minutuan behin
  • Mendeurreneko plazako geltokia: irteerak 11:10etik 22:40ra, 30 minutuan behin.

Tarifak eta ordaintzeko aukerak

Hiriko gainerako linea erregularretan ohikoak diren tarifak aplikatuko zaizkio zerbitzu horri, eta Dbusen onartutako edozein titulurekin ordaindu ahal izango dira: 

  • MUGI, BAT edo BARIK garraio txartelak,
  • kontakturik gabeko banku txartelak eta lotutako gailu digitalak,
  • QR txartelak eta noizbehinkako bidaia txartela.

Bidaia garraio txartelarekin ordaintzen dutenek auzo guztietara doako transbordoak egin ahal izango dituzte Dbuseko sarean. Era berean, garraio txartelik ez duten bisitariek QR kodea duen bidaia txartel berria eskuratu ahal izango dute, Dbuseko app ofizialaren bitartez, zeina iOS eta Androiderako eskuragarri dagoen. Bidai txartel horrekin, Dbuseko sare osoan nahi beste bidaia egin ahal izango dituzte, bidaia txartela erosi eta hurrengo 30 minutuz, 24 orduz edo 48 orduz.

Autobus %100 elektrikoa

Illunbetik hiri Erdialdera joan-etorriak egingo dituen ibilgailua 12 metroko autobus bat da, %100 elektrikoa eta zero igorpenekoa. MAN Lions City 12e modeloko autobusa da, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Helmugetako Jasangarritasun Turistikorako ezohiko deialdiaren barruan erosi da, Next Generation Europako funtsek finantzatuta. 

Garraio aukera guztiak udan >