Euskara ikasleentzako dirulaguntzak: akatsak zuzentzea

Neguko ikastaroetan aritu diren ikasleek 10 lan-eguneko epea izango dute akatsak zuzentzeko, uztailaren 2tik aurrera

2026/07/01 argitaratua

​​​​​​
Uztailaren 1ean argitaratu da 2025-2026 ikasturtean euskara ikasten aritu eta Udaleko Euskara Zerbitzuari dirulaguntza eskatu dioten ikasleen zerrenda, eta uztailaren 2tik aurrera izango dute interesatuek akatsak zuzentzeko aukera.

Eskatzaileen artean badira dokumentazioa osatu gabe daukatenak. Eta horiek 10 laneguneko epea izango dute dokumentazioa osatzeko; hau da, uztailaren 15 arte.

Dokumentazioa ondo aurkeztuta daukatenek, aldiz, ez dute ezer egin beharrik izango.  

Dirulaguntzen behin behineko zerrenda

Euskara ikasleentzako dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriek jasotakoa betez, uztailaren 24an argitaratuko da dirulaguntzen behin behineko zerrenda.

Azkenik, Udalaren dirulaguntza jasoko duten euskara-ikasleen behin betiko zerrenda irailaren bukaeran argitaratuko da, ikasle bakoitzari dagokion kopurua adierazita; HABEk ikasleei dirulaguntzak eman ondoren, alegia.

Kontsultatu eskatzaileen zerrenda >