Normaltasuna eta giro sanoa izan dira nagusi Aste Nagusian
Delituen kopurua % 45 jaitsi da iazko ediziotik eta pandemiaz geroztik izan diren onenak dira
2026/08/16 argitaratua
Jon Insausti Donostiako alkateak Aste Nagusiko balantzea egin du gaur eta “normaltasuna eta giro sanoa” goraipatu ditu.
Segurtasuna
Hauek dira segurtasunari dagokionez, datu nagusiak:
- Ez dira istilu larririk izan jaietan.
- Erregistratutako delituen datuak nabarmen jaitsi dira azken urtearekin alderatuta, eta pandemiaz geroztik izandako onenak dira: delituen kopurua % 45 jaitsi da iazkoarekin alderatuta.
Garrantzitsua izan da segurtasun-dispositiboa indartzea:
- 100 udaltzain gehiago
- Koordinazioa Ertzaintzarekin
- Unitate mugikor aurreratuak hondartzetan eta Boulevarrean
Garbitasuna
Alkateak honako hau adierazi du astean zeharreko garbiketari buruz:
- Aste Nagusian bildutako hondakinen kopurua murriztu egin da, eta datu positibo horrek erakusten du jaietan paperontziak eta edukiontziak gehiago erabiltzen direla.
- Bereziki eskertu nahi izan du alkateak garbiketa-talde guztien lana, guztira 162 profesional aritu baitira lanean, bereziki Alde Zaharrean, Erdialdean, Kursaal inguruan eta Saguesen, Alderdi Ederren eta Kaian, eta, gainera, ohiko zerbitzuari eutsiz hiriko gainerako lekuetan.
- Era berean, goizero hondartzetan egindako lana azpimarratu nahi izan du, hondartzak goizeko lehen orduan garbi eta prest egon daitezen donostiarren eta bisitarien gozamenerako.
Mugikortasuna
Dbusen Aste Nagusiko erabileraren errekorra (behin-behineko datuak larunbata arte): 865.258 bidaia zenbatu dira Dbusen, hau da, aurreko urtean baino 10.979 gehiago.
Eskerrik asko Donostia Festak eta antolatutako ekitaldi bakoitzeko teknikari eta antolakuntza!