Neurri bereziak San Juan bezperan, eguraldiaren eta larrialdien ondorioz

Finka pribatuetan suak eta erreketak debekatuko dira

Donostiako Udalak hainbat neurri hartu ditu San Juan bezperarako, muturreko tenperaturengatiko alerta meteorologikoaren eta baso-sutearen arriskuagatiko abisuaren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak larrialdi-fasearen deklarazioaren (LABIren 0 egoera) eta Udal Larrialdi Planaren larrialdi-fasearen aktibazioaren aurrean:

    • Finka pribatuetan San Juan suak eta erreketak debekatuko dira.
    • Udaltzaingoak aurreko debekua betetzen dela zaintzeko eta kontrolatzeko lanak indartuko ditu.
    • Hiri-eremuan bakarrik egin ahalko diren su publikoen segurtasun-neurriak indartuko dira (suhiltzaileen udal zerbitzuak aldez aurretik ikuskatuko ditu su publikoak).
    • Udaleko Babes Zibilak informazio-alertak bidaliko ditu SMS bidez eta posta elektronikoz, harpidetza bidezko alerta-zerbitzuaren bidez. 


Tenperatura altuetarako beste gomendio batzuk 

    • Aire zabaleko berotik babestu 
        ◦ saihestu eguneko erdiko orduetan eguzkitan egotea.
        ◦ ez jarri inoiz zuzenean eguzkitan 6 hilabete baino gutxiagoko haurtxoak.
        ◦ erabili kapela, eguzkitako betaurrekoak eta eguzki-babes egokia.
        ◦ jantzi arropa arina, lasaia eta transpiragarria.
        ◦ saihestu jarduera fisiko bizia egitea, batez ere tenperatura handieneko uneetan.
        ◦ kontsultatu osasun-langileekin sintoma hauek agertzen badira: ahulezia, nekea, zorabioak, goragalea, ikusmen lausoa edo ordubetetik gora irauten duten alditxarrak.

    • Etxea fresko mantendu 
        ◦ itxita eduki leihoak eta pertsianak bero gehien egiten duen orduetan.
        ◦ gauez etxebizitza aireztatu, gelak freskatzeko.
        ◦ saihestu eguneko erdiko orduetan beroa sortzen duten etxetresna elektrikoak erabiltzea.
        ◦ haizagailuak kontuz erabili, 35 ° C-tik gora ez baitute gorputzeko tenperatura murrizten.
        ◦ freskatu ur hotzeko dutxa edo bainuekin, edo zapi hezeak erabilita aurpegian eta eskuetan.
        ◦ ezin bada etxebizitza fresko mantendu, igaro egunean 2-3 ordu klimatizatutako lekuetan, esaterako, eraikin publikoetan.

    • Deshidratazioa saihestu 
        ◦ edan maiz ura eta likidoak, egarri izan arte itxaron gabe.
        ◦ saihestu kafeina, alkohola edo azukre asko duten edariak, deshidratazioa errazten baitute.
        ◦ handitu fruta, barazki eta entsaladen kontsumoa gatz mineralak berritzeko.
        ◦ saihestu berora egokitzea zailtzen duten otordu oparoak, koipetsuak edo astunak.

    • Pertsona zaurgarrienak zaindu 
        ◦ arreta berezia eman haurtxoei, adingabeei, haurdun edo edoskitzaroan dauden emakumeei, adinekoei eta gaixotasunak dituztenei.
        ◦ ez utzi inoiz inor ibilgailu itxi batean, ezta itzalean ere.
        ◦ zaindu bereziki bakarrik bizi diren edo mendekotasuna duten adinekoak, haiek egunean behin gutxienez bisitatuta.

Informazio gehiago >

 

2026/06/22 argitaratua