Hondartzetako zerbitzuak eta mantentze-lanak
Bandera kolorea
Hiriko hondartzek herritarrak bainuaren egoeraren berri emateko abisu-sistema dute:
- Bandera gorria: bainua debekatuta
- Bandera horia: bainua arretarekin
- Bandera berdea: bainua libre
- Bandera txuria: marmokak
Daltonikoentzako kolore-adierazleak




Sorospena
Datak: ekainaren 1etik irailaren 30era
Ordutegia:
- Ekainaren 15etik irailaren 15era: 10:00-20:00
- Ekainaren 1etik ekainaren 14ra eta irailaren 16tik 30era: 10:30-19:30
Hondartza guztietan eta uhartean behar bezala hornitutako larrialdietarako botikin bana dago.
Bainu-denboralditik edo sorospen-zerbitzuaren ordutegitik kanpo bainatzea norberaren ardurapean da.
Hondartzetako zerbitzuak
Hiriko hondartzetan hainbat zerbitzu eskaintzen dira ingurumenaz gozatzeko, hala nola:
- Kanpoko dutxak
- Ura edateko iturriak
- Oinak garbitzeko iturriak
- Aldagela kolektiboak
- Komun publikoak
- Bainatzeko gunea segurtasun-balizekin mugatua
- Informazio-puntuak
- Sartzeko pasabideak
- Eguzkitakoak
- Lagundutako bainua (Kontxako hondartzan)
- Megafonia
Aholkuak
- Beti jarraitu sorospen-zerbitzuko langileen jarraibideak
- Bainatu aurretik begiratu banderaren kolorea
- Errespetatu bainurako ezarritako eremuak
- Korronteak eramaten bazaitu, mantendu lasaitasuna, ez saiatu korrontearen kontra igeri egiten eta eskatu laguntza seinaleen bidez, laguntza behar baduzu
- Ikusi ur jardueretako arriskuak eta segurtasun aholkuak (PDF)
Paddle Surfa egiteko
Ur irekitan igeri egiteko
Salbamendu uztailaren erabilera
Hondartzen garbiketa
Hondartzen garbiketa urte osoan egiten da, garai eta une bakoitzaren beharretara egokituz.
Udako denboraldia
- Ekainaren 1etik 15era eta irailaren 15etik 30era: erdi mailako intentsitateko garbiketa
- Ekainaren 15etik irailaren 15era: intentsitate eta baliabide aldetik maila goreneko garbiketa, hondartzen egoera onena bermatzeko
Udan egunero egiten diren lanak:
- Harea garbitu eta arrastelatzea
- Sarbideak eta hegalkinak garbitzea mangeraz
- Uztaila eta abuztuan garbiketa indartzea arratsaldeko txandarekin, mareak ekarritako hondakinak kendu eta zakarrontziak aldatzeko
- Harea bahetzea gauez, kalitatea hobetzeko
- Zakarrontziak jarri eta kentzea egunean bi aldiz:
- Kontxa: 130 zakarrontzi
- Ondarreta: 160 zakarrontzi
- Zurriola: 160 zakarrontzi
- Santa Klara uhartea: 60 zakarrontzi
Uda aurreko eta ondorengo denboraldia
- Maiatzaren 15etik 31ra eta urriaren 1etik 15era
- Prestaketa lanak egiten dira, harea banatzea adibidez
Urteko gainerako hilabeteak
- Eguneroko garbiketa mantentzen da makineriarekin
Ezohiko jarduketak
- Urteko sasoia edozein dela ere, berehala hartzen dira neurriak egoerak hala eskatzen duenean. Kasurik ohikoena euri-jasa handien edo ekaitzen ondoren gertatzen da, gertaera horiek hondakinak hondartzara eraman ditzaketelako
Hondartzetako osasun- eta ingurumen-kontrola
Bainatzeko uraren analisia
Astelehenero ur laginak hartzen dira jende gehien dagoen guneetan. 1-1,5 metro sakonerako eremuetan hartzen dira, azaletik 30 cm-ra, eta analizatu egiten dira.
Udako laginketa puntuak:
- Ondarreta: erdialdea eta Tenisa
- Kontxa: Loretopea, erdialdea eta Nautikoa
- Zurriola: Urumea, erdialdea eta Ulia
- Santa Klara uhartea: 15 egunean behin laginketa
Uda sasoitik kanpoko laginketa puntuak:
- Ondarreta: Tenisa
- Kontxa: Nautikoa
- Zurriola: Ulia
Ingurunearen analisia
Astero lekuan bertan ikuskapena egiten dugu uraren, harearen eta hondartzetako ekipamenduen egoera begiratzeko.
Goi-denboraldian, asteko 2. ikuskapena ere egiten da (laginik hartu gabe) kontrola indartzeko.
Ura:
- Aparra, hondakin flotatzaileak, ohiz kanpoko kolorea edo usain arraroak dauden begiratzea
- Hidrokarburoak edo beste produktu oliotsuak detektatzea
Harea:
- Hondartza hondakinik gabe dagoela egiaztatzea, hala nola egurra, plastikoa edo janari-ontziak
- Alga eta harriak agertzea ez da kutsaduratzat hartzen
Ekipamenduak eta zerbitzuak:
- Aldagelak, komunak, paperontziak eta dutxak ikuskatzea
- Egoera orokorra, garbitasuna eta balizko matxurak egiaztatzea (txorrotetako edo dutxetako jarioak, hondakin-ontziak berritzeko beharra...)
Emaitzen argitalpena
Hondartzen ingurumen-ziurtagiriak
Hondartzak ingurumen-konpromisoarekin kudeatzen ditugu, pertsonen gozamenaren eta ingurunearen babesaren arteko oreka bermatuz.
Lortutako ziurtagiriak:
- ISO 14001: ingurumen-kudeaketarako nazioarteko estandarra
- EMAS erregistroa (2003tik): Europako Batzordearen aintzatespena, Eusko Jaurlaritzaren bidez, ingurumen-kudeaketaren bikaintasunagatik
Lehenago, hondartzek Bandera Urdina zuten, baina 2000. urtetik aurrera ziurtagiri zorrotzago horiek aukeratu ziren.