Kontu ematea Banner
Plan de Gobierno PDF
Banner inicio
Intro inicio
Oraingo eta etorkizuneko eginkizunei heldu eta helburuak lortzen lagunduko duten proiektuak aurrera eramateko, 2019-2023 legealdirako Gobernu Programa hau prestatu du Udalak, Eusko Alderdi Jeltzalea eta Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra alderdien arteko legegintzaldi itunaren ondorioz.
Ardatz estrategiko nagusiak, lortu nahi ditugun helburuak eta horiek zehazteko egingo ditugun jarduera batzuk biltzen ditu Gobernu Programak. Hurrengo lau urteetan Udalak jarraitu beharreko ekintza plana izango da. Arlo bakoitzaren helburuak ezarri eta lehenesten ditu, udal aurrekontuak prestatzea errazteaz gain. Kudeaketa planekin batera, zenbateraino betetzen diren neurtzen eta jarraipena egiten lagunduko du. Gainera, gardentasunaren eta kudeaketa publikoan parte hartzearen ikurra da.