Ezkerreko Bannerrak Phone Hidden

Dendak

Saltokiak

Saltokiek eta beste merkataritza jarduera batzuek hondakinak uzteko beste zerbitzu eta ordutegi batzuk dizute, dauden zonaren arabera.

 

Alde Zaharra

Alde Zaharreko saltokiek bolumen handitan sortutako hondakinak establezimenduz establezimendu biltzen dira. Udal zerbitzuek saltoki bakoitzarekin finkatzen dute zer zati jasoko den honako egutegi hau duen formula horren bidez:


Zati bakoitza uzteko ordutegiak eta modua:

 OrganikoaOntziakBeiraPapera eta kartoiaErrefusa
 UzteaBilketaUzteaBilketaUzteaBilketaUzteaBilketaUzteaBilketa
Astelehena16:0016:3009:3010:0009:3010:0009:3010:1509:3010:00
Asteartea16:0016:30    09:3010:15  
Asteazkena16:0016:30  09:3010:0009:3010:15  
Osteguna16:0016:3009:3010:00  09:3010:1509:3010:00
Ostirala23:3000:00  09:3010:0009:3010:15  
Larunbata23:3000:0009:3010:0009:3010:0009:3010:1509:3010:00
Igandea16:0016:30  09:3010:00    
HONELA UTZI BEHAR DA:Norberaren edukiontzi marroianPoltsa hori normalizatutanNorberaren edukiontzi berdeanTolestutaPoltsa gris normalizatuetan

 

Bolumen handitan sortzen ez diren hondakinak edukiontzietan utzi behar dira.

Materia organikoa gaika biltzeko edukiontziak erabili ahal izateko, edukiontzi horiek irekitzeko txartela eskatu behar da udalinfon: 010 - 943 48 10 00.

 

Hiriko gainerako zonak

  • Organikoa: txipa duten edukiontzi marroietan utzi behar da, edozein ordutan. Materia organikoa gaika biltzeko edukiontziak erabili ahal izateko, saltokiek edukiontziak erabiltzeko txartela eskatu behar dute udalinfon: 010 - 943 48 10 00.
  • Errefusa: errefusa biltzeko edukiontzi berdeetan utzi behar da, 19:30etik 22:30era.
  • Beira: beira biltzeko iglu berdean, 08:00etatik 22:00etara.
  • Ontziak: edukiontzi horietan, edozein ordutan.
  • Papera eta kartoia:
    • Erdialdean, Grosen eta Amaran: kartoia tolestuta utzi behar da errefusa biltzeko edukiontzi berdeen ondoan, 19:30etik 22:30era, asteko edozein egunetan.
    • Hiriko gainerako zonetan, atez ateko bilketa zerbitzua dago, honako egutegi hau duena eta ordutegi komertzialean (09:00-13:30) funtzionatzen duena:
 ASTELEHENAASTEARTEAASTEAZKENA
EGIAgoizez  
LOIOLA-MARTUTENEgoizez  
INTXAURRONDO goizez 
ALTZA-LARRATXO  goizez
HERRERA  goizez
BIDEBIETA  goizez
ANTIGUO  goizez