Ogi-apurra

Ezkerreko Bannerrak Phone Hidden

Harategiak eta arrandegiak

Harategiak eta arrandegiak

Harategiek eta arrandegiek kontuan hartu behar dute zer motatako hondakinak sortzen dituzten: beren jarduerak sortutako hondakinak ala hiri hondakinak.

 

 

Jarduerarekin bereziki lotutako hondakinak

Jarduerarekin lotutako hondakinak giza kontsumorako ez diren animalia jatorrizko azpiproduktuak dira. Udalaz gaindiko arau batek arautzen du haien kudeaketa; hain zuzen ere, 139/2005 DEKRETUAK, uztailaren 5ekoak, SANDACH izenez ezagutzen denak.

Arrandegiek eta harategiek erabat debekatuta dute hondakin horiek hiriko edukiontzietan uztea, ez baitira hiri hondakintzat jotzen. Kudeatzaile baimendunen eskuetan utzi behar dituzte.


Baimendutako biltzaileak:

Baimendutako establezimenduen zerrenda ikusi

 

 

Hiri hondakinak

Lanbide jarduerak berak eragin ez dituen hondakinak dira, lokalak garbitzean sortzen direnak, hala nola ontziak, kartoiak eta beira.

  • Errefusa: errefusa biltzeko edukiontzi berdeetan utzi behar da, 19:30etik 22:30era.
  • Beira: beira biltzeko iglu berdean, 08:00etatik 22:00etara.
  • Ontziak: edukiontzi horietan, edozein ordutan.
  • Papera eta kartoia: 
    • Erdialdean, Grosen eta Amaran: kartoia tolestuta utzi behar da errefusa biltzeko edukiontzi berdeen ondoan, 19:30etik 22:30era, astelehenetik larunbatera.
    • Hiriko gainerako zonetan, atez ateko bilketa zerbitzua dago, honako egutegi hau duena eta ordutegi komertzialean funtzionatzen duena:
  ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA
EGIA goizez    
LOIOLA-MARTUTENE goizez    
INTXAURRONDO   goizez  
ALTZA-LARRATXO     goizez
HERRERA     goizez
BIDEBIETA     goizez
ANTIGUO     goizez